Astekonomia Euskadiko etxebizitzen salmentaren errekorrean jarri du fokua gaur, asteko beste bi adierazle ekonomiko nabarmenekin batera

2021-11-19

Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpenak, higiezinen merkatuari eskaintzen dio arreta gaur, ostirala. Irailean saldutako etxebizitzen kopurua iazkoa baino % 55,9 handiagoa izan zen. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.956 etxebizitza saldu ziren hilabete horretan, 2008tik iraileko kopururik handiena ere bai. Etxebizitza horietako gehienak libreak eta bigarren eskukoak ziren.

Bestalde, turismoen matrikulazioak nabarmen egin du behera. Urrian, automobilen matrikulazioa % 32,4 murriztu zen Euskadin. Guztira, 2.172 auto matrikulatu ziren, urrian ohiko balioen oso azpitik dagoen kopurua delarik. Txipen eskasiak ibilgailuen jasotzeak atzeratzen ditu.

Azkenik, Astekonomia atzerritarrak Gizarte Segurantzan afiliatzeari begiratzen du. Urrian lehen aldiz gainditu zen Euskadin Gizarte Segurantzan afiliatuta atzerritarren kopuru, 75.000. Urte arteko alderaketa eginez gero, igoera % 8,2koa izan da. Atzerritar horien jatorrizko herrialde nagusiak Errumania (9.800), Maroko (7.100) eta Nikaragua (5.200) dira.

Asteko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, «Astekonomia» izenarekin, eta minutu bateko iraupena duten bideo horietarako oinarri gisa balio du. Horrela, Ekonomia eta Ogasun Sailak era honetako edukiak zabaltzeko modu berri bat eskaintzen du bere irismena zabaltzeko; kasu honetan, ikus-entzunezko formatuan. Sail honek sare sozialetan (Instagram, Lindekin, Youtube eta Twitter) eta Irekian dituen profiletan partekatzen dira bideo horiek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan