Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak informazioa trukatu dute immigrazio planei buruz

2011.eko irailak 16

 

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak Anna Terrón i Cusí Immigrazioko Estatu idazkaria hartu du gaur Bilbon. Bileran, immigrazioaren arloan erakunde bakoitzak dituen lan-planetako ildo nagusiei buruzko informazioa partekatu eta aztertu dute.

Alde batetik, Immigrazioaren, Herritarren eta Kultura arteko Bizikidetasunaren III. Euskal Planaren ildo nagusiak azaldu ditu Zabaletak, plan hori laster onartuko baita.  Bestetik, Herritartasun eta Integraziorako II. Plan Estrategikoaren zirriborroari Euskadik egin dizkion ekarpenak baloratu ditu Terrón andreak.

Horrez gain, Atzerritartasunari buruzko Erregelamendu berriaren aplikazioa aztertu dute Zabaletak eta Terrónek; izan ere, Erregelamendu hori aurtengo uztailetik baitago indarrean, eta autonomia-erkidegoek, integrazioari buruzko txostenak emanez, zenbait atzerritartasun-prozeduratan lagundu dezaten bilatzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)