Berriak Lehendakaritza

Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadi Literatura Sariak banatu ditu Gasteizko Artium Museoan egindako ekitaldian

2021-11-18
  • Pello Lizarralde, Txani Rodriguez, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Javier de Isusi, Alex Gurrutxaga eta Mikel Reparaz dira aurtengo irabazleak
  • 25 urte betetzen dituzte aurten Euskadi Literatura Sariek

 

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Gasteizko Artium Museoan egin den Euskadi Literatura Sariak emateko ekitaldian eta sari horiek 25 urtean euskal idazleen lana aitortzen izan duten garrantzia azpimarratu du.  Ekitaldian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria, Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea eta Aitziber Atorrasagasti Kultura sustatzeko zuzendaria ere izan dira hainbat ordezkari instituzional eta kulturaren munduko pertsonekin batera. 

Honako hauek dira aurtengo edizioan saritutako zazpi lanak:   

  • Literatura Euskaraz: Pello Lizarralde Larraza, Argiantza
  • Literatura Gaztelaniaz: Txani Rodríguez Hernández, Los últimos románticos
  • Haur eta Gazte Literatura: Anjel Lertxundi Esnal, Haltzaren Muinoa
  • Euskarazko Itzulpen Literarioa: Joxan Elosegi Agirre, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak
  • Lan literarioen Ilustrazioa: Javier de Isusi García, Historias del exilio colombiano
  • Euskarazko Saiakera: Alex Gurrutxaga Muxika, Xabier Lete Aberriaren poeta kantaria
  • Gaztelaniazko Saiakera: Mikel Reparaz Extramiana, Las grietas de América 

Bingen Zupiria sailburuak ekitaldiaren hasieran nabarmendu duenez, “gizarteaz eta bertako gatazkez elikatzen den sormenezko kultura-jardueraren bat badago, gogoeta eta erreferentziak eragiten dituena edo kontraesanak erakusten dituena Euskadi Literatura sariekin, modalitate guztietan, saritzen den sormen-jarduera da”.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, bestalde, azpimarratu du “25 urtetan Euskadi Sariek euskal literatura ezagutzen eta aintzatesten lagundu dutela. Hori egiten jarraituko dute, belaunaldi berriek ere, etorkizuneko idazleek, beren ikuspegitik, mundua interpretatzen lagun diezaguten; azken finean, elkar ezagutzen eta elkar hobeto ulertzen lagun diezaguten”, eta gaineratu du “Euskadi Literatura Sariek beren eginkizuna betetzen dutela: gure herrialdeko literatur talentua bultzatzeko, zabaltzeko eta proiektatzeko plataforma izatea”. 

Ekitaldian zazpi sarituen hitzak entzuteko aukera ere izan da Pello Ramirezen musikak lagunduta. 

Aurtengo irabazleei buruzko informazio gehiago honako esteka bi hauetan:

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak