Botikek Osasun Sailari botiketako testetan erregistratzen diren positiboen berri eman ahalko diote
- Helburua da botikak inplikaraztea jakinarazpenean, Osasun Sailari kasu positiboen ahalik eta kopuru handienaren berri ematen zaiola bermatzeko.
- Osasun Sailak gogorarazi du neurriak hartzen jarraitu behar dugula pandemia eteteko: Pertsonen arteko distantzia, maskara, eskuak garbitzea, espazioak aireztatzea, jendetzak saihestea eta, jakina, txertaketa.
Euskadiko botikek, gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egiten diren antigenoen testetan erregistratzen diren positiboen berri eman ahalko diote.
Orain arte, testa egiten zuten pertsonek eman behar zioten positiboaren berri, Sailaren web-orrian gaitutako inprimaki baten bidez, eta Covid-19a ez hedatzeko ezarritako oharrei jarraitu.
Aurrerantzean, gainera, botikaren bidez eman ahalko da positiboaren berri; izan ere, haiek emango dute positiboaren berri (hala bada), Errezeta Elektronikoko inprimaki baten bidez, Osakidetzak emaitza hori egiazta dezan. Hori horrela, botikek erregistratzen dituzten datuak EAEko Osasun Sistema Publikoak erabiliko ditu hitzordu bat izapidetu eta proba diagnostikoa egiteko.
Helburua da botikak inplikaraztea jakinarazpenean, Osasun Sailari kasu positiboen ahalik eta kopuru handienaren berri ematen zaiola bermatzeko. Horretarako, botiketan eginiko testen emaitzak botikek beraiek errezeta elektronikoko inprimaki baten bidez erregistratzeko aukera gaitu da.
Botikako test batean positibo ematen duenak isolatuta egon beharko du, harik eta emaitza egiaztatu arte.
Osasun Sailak gogora ekarri du prebentzio-neurriak bete behar direla, besteak beste: jendetzak saihestea, eskuak garbitzea, espazio itxiak aireztatzea, maskara etengabe erabiltzea eta, jakina, txertaketa.
Argibide gehiagorako: https://www.euskadi.eus/nola-jokatzen-dut/web01-a2korona/eu/