Guatemalako giza eskubideen zaintzako arduradun nagusiak ikaskuntzak eta erronkak trukatzen ditu Kataluniako eta Euskadiko erakundeekin

2021-11-15
  • Kataluniako Generalitateko eta Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetzaren agentziek koordinatzen dute Guatemalan bakearen eta justiziaren alde egiten duten lana

 

Guatemalako Giza Eskubideen Prokuradorea eta Ombudsman-eko Iberoamerikako Federazioko presidentea, Augusto Jordán Rodas, azaroaren 8tik 18ra Katalunia eta Euskadi bisitatzen ari da, giza eskubideei eta memoria historikoari lotutako erakundeekin biltzeko. Harekin batera etorri dira, María Gabriela Mundo Rodríguez, Giza Eskubideen Prokuradoretzako (PDH) nazioarteko lankidetza eta harremanetarako zuzendaria, eta Nancy Valdez, Guatemalako Auzitegiko Antropologia Fundazioko (FAFG) programa eta proiektu zuzendaria.

PDH-a zein FAFG Kataluniako Garapenerako Lankidetzaren Agentziak (ACCD) eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lagundutako proiektuetako kideak dira. Proiektu horien helburutako bat da Guatemalako barne gatazka armatuan (1960-1996) desagertutako pertsonak bilatzea. Ekimen horien bidez, egia eta justizia argitzen aurrera egin nahi da derrigorrezko desagertze kasuetan zein Erdialdeko Amerikako herrialdeko bakegintzan.

Aliantzak eta trukea

Kataluniara eta Euskadira egindako bisita ACCDk eta eLankidetzak koordinatu dute, Guatemalako erakundeekin batera, eta herrialde horretan bakearen eta justiziaren aldeko elkarlanaren emaitza da. PDH eta FAFGaren eta Kataluniako zein Euskadiko erakundeen arteko trukeen bitartez, sustatu nahi dute elkarren arteko ikaskuntzan oinarritutako lankidetza horizontala.

Katalunian, azaroaren 8tik 12ra bitartean, Guatemalako ordezkaritzak honako gaiak jorratu ditu: memoria historikoa eta desagertutako pertsonen bilaketa; egia argitzeari lotutako artxibistika judiziala; gazteen gizarteratzea; gardentasuna eta ustelkeriaren aurkako neurriak; hezkuntza eta teknologia eta COVIDaren osasun krisiko giza eskubideen ikuspegitik kudeaketa.  

Euskadin, ordezkaritzak bilerak hasiko ditu gaur, azaroak 15, eta 18ra arte egongo da. Hala, bilduko da Eusko Jaurlaritzarekin, Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin, bai eta memoriarekin, giza eskubideekin eta lankidetzarekin lotutako erakunde akademiko zein sozialekin. Gainera, Gernikara joango dira herri horretan bakearen alde egindako esperientzia ezagutzeko.

Bisita honekin, ordezkaritzak Guatemalak eskubideen arloan bizi duen egoeraren berri eman nahi die Kataluniako eta Euskadiko erakundeei eta herritarrei. Prokuradore gisa, Augusto Jordán Rodasek jarrera irmoa du ustelkeriaren eta gatazka osteko justiziaren aurka eta zuzenbide estatuaren alde. Horrek jazarpen politikoa ekarri dio, etengabeko mehatxu eta errepresaliekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak