Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

12 euskal diseinatzailek beren lanak erakutsiko dituzte Cristobal Balenciagaren omenezko ‘Euskadin moda zapore’ erakusketan

2011.eko irailak 16

12 euskal diseinatzailek egindako lanen erakusketa bati zabaldu dizkio bere ateak Alhondigak, eta irailaren 30era arte bertan bisitatu ahalko da.

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Merkataritzako zuzendari Maite Valmasedak eta Turismoko zuzendari Isabel Muelak bisita egin dute diseinatzaileekin batera, eta erakusketa inauguratutzat eman dute.

Honako hauek parte hartzen dute erakusketan: Miriam Ocáriz, Isabel Zapardiez, Alicia Rueda, Miguel Palacio, María Cle, Modesto Lomba, Lemoniez, Minimil, Ion Fiz, Mercedes de Miguel, Ian Mosh eta Jota+Ge.

Bilboko Alhondigak gaur, hilak 16, zabaldu dizkio bere ateak 'Euskadin moda zapore' erakusketari, Cristóbal Balenciaga maisuaren omenez 12 euskal diseinatzailek beren lanekin parte hartzen duten erakusketari. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta arloetako zuzendari Maite Valmasedak eta Isabel Muelak erakusketari bisita egin diote, erakusketan bertan parte hartzen duten diseinatzaileen talde batekin batera.

Erakutsitako talentuarengatik eta sorkuntzarengatik historikoki nabarmendu den lurra dugu Euskadi, eta orain ere nabarmentzen jarraitzen du. Euskal moda da adierazpide horietako bat. Balenciaga maisuak hasi zuen nazioarteko historia hori eta historia horren buru ere bada, eta oraingoan omenaldia egiten zaio, ideia hori Euskadik dauzkan turismo-erakargarri guztiekin uztartuta.

Horregatik, diseinatzaileen lanak bistaratzean, Euskadin duten inspirazioa atzematen da, eta beste ezer baino gehiago, Cristóbal Balenciaga maisuaren balioekiko duten errespetua. Hainbat forma iradokitzen dituzte diseinuek, hala nola Bilboko baldosa, Euskal Kostaldeko olatuak edo Arabako Errioxako koloreak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak euskal moda balioan jartzeko ekimen hori sustatu eta finantzatu du. Sortzaileen lurra dugu Euskadi, eta horrelako proiektuak, lurra turismo-helmuga gisa eta gure diseinugileen gaitasuna uztartzen dutenak, euskal talentu berrien trakzio-indar bihurtzen dira.

Bildumak, 8 modelorekin Munichen eta Frankfurten aurretik aurkeztutakoak, deseinu berriak gaineratzen ditu, Alhondigan ikus daitezkeen 12 modeloak osatu arte. Erakusketa urrian Estatu Batuetara joango da enpresa-misioarekin batera, lehendakaria buruan. Eusko Jaurlaritzaren helburua Euskadiko merkataritza eta turismoa, bere erakargarri guztiekin, Euskadiko ekonomiaren eragile bihurtzea da, betiere nazioarteko proiekzioarekin, 2010-2013ko Lehiakortasun Planak adierazitakoari jarraiki.

Bilbao, 2011ko irailaren 16a

2 iruzkin
  • @MiriamNGonzalez
    2011.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    Expo "Euskadi sabe a #moda". Hasta el 30 de Septiembre. La Alhóndiga. Bilbao. http://t.co/gNvvX034 #fashion #euskadi #balenciaga

  • @cbmuseoa
    2011.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    Milesker! RT @irekia_news: 12 euskal diseinatzailek beren lanak erakutsiko dituzte Cristobal Balenciagaren omenezko http://t.co/re8vXJCg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan