Berriak
Eu

Pilar Unzaluk uholdeen aurreikuspenekin jarraitzeko konpromezua berretsi du

2011.eko irailak 16

Euskadin egitear diren kanalizazio lanek 500 milioi euro baino gehiagoko kostua dute

Gobela Ibaian (Getxo) egin diren kanalizazio lanak direla eta, Unzaluk zera azpimarratu du, "ubideratze lanetan egin dugun proiekturik garrantzitsuenetakoa izan da", eta lan horiek 6 milioi euroko inbertsioa behar izan dutela adierazi du.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Arrantza eta Nekazaritza sailburua den Pilar Unzaluk Getxoko udalerrian egin diren obrak bisitatu ditu gaur, Uraren Euskal Agentziaren Zuzendari Nagusia den Iñaki Urrizalkirekin eta Getxoko alkatea den Imanol Landarekin batera. Sailburuaren hitzetan, "hurrengo proiketuari begira lanean ari gara dagoeneko", hori ere Gobelan bertan, Errekagane inguruan. Horri buruz "Getxoko Uholde komisioan azalpen gehiago emango ditugu", adierazi du.

Getxon egin diren lanak direla eta, Sailburuak zera ekarri nahi izan du gogora, "lan horiek udalerrirako diseinaturiko proiektu oraindik zabalago baten barruan dira, segurtasun maila altua bermatuko duena eta, Getxo, uholde arriskuan diren 100 udalerrien arteko zerrendatik desagartaraziko duena".

Euskadin egingo diren kanalizazio lanen kostua 500 milioi eurotik gorakoa izango dela gogorarazteaz gain zera azpimarratu du, "Eusko Jaurlaritza ahalegin handia egiten ari da lan horiek ahalik eta azkarren eta ingurumena errespetatuz egin daitezen".

Hori dela eta, eta EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia gogora ekarriz, hiri diseinuan eta lurraren erabiltzean jasangarriak izango diren proiektuak egitea eskatu du, batez ere, eraikuntza berriak uholde arriskurik ez duten lurretan egiteko. "Kontrakoak, gizarteari, ingurumeneri eta ekonomiari kostu jasangaitzak eta ulergaitzak ekarriko lizkieke".

Pilar Unzaluk adierazi du, prebentzioaren eta hiri antolamenduaren eraginkortasuna erreminta teknologiko berriekin osatu beharra dagoela, horien artean martxan jarri berri den alerta hidrologiko sistema goiztiarra (Barne sailarekin lankidetzan). Horren bitartez, "kalteak, pertsonalak zein ekonomikoak, ahalik eta txikienak izan daitezen" gertaerei aurre hartzea eta eraginkorragoak izatea lortuko da.

Sailburuak, proiektu horiek gauzatzen ari den URA agentziaren profesionaltasuna eta konpromezua eskertu ditu baita Getxoko udalaren eta bertako Uholde Komisioa Bereziaren babesa ere eta, "lankidetzak gu guztiok eragingarriagoak egiten gaituztela" esan du.

Jolaseta eta Leioako zubietan obra-lanak Getxoko Gobela ibaiaren inguruan uholdeak saihesteko

Euskadiko Ur Agentziak, Getxoko udalaren laguntzarekin egin dituen lan hauek "Getxoko Gobela ibaiaren egokitzapen hidrauliko eta ingurumen berreskuratze proiektuaren" barnean daude. Proiektu horrek dituen helburuen artean ibai-ertzak handitzea, estaldurak kentzea, zubiak handitzea, ibai-ertzaren inguruetan urperagarriak diren eremuak sortzea edo erriberen berriztatzea daude, besteak beste.

Gogoratu beharrekoa da ere, 2008ko ekainean, ibai ertzetan kalte material larriak sortu zituzten eurite handien ondoren, proiektua bitan zatitu zela, eraginkortasun hidrauliko handiagoko lanekin, izapideen epeak laburragoak izan zitezen. Honela, Getxoko Gobela ibaian Salsiduko eta Etxezuri-Larrañazubiko eremuen hobetze hidraulikoko ekintza proiektuak sortu ziren.

Salsiduko eremuko lanak

Fadurako kiroldegitik Salsiduko zubirainoko horiek, 600 metroko inguru, 1.564.651,89 euroko aurrekontua izan dute. Bertan, indusketa lanak egin dira, Gobelako ibai-ertzaren inguruko eremuak hustuz eta Salsiduko zubi zaharra botaz. Zubi horren arkua uholde garaitarako ez zen nahikoa eta, horregatik, ura igarotzeko aukera handiagoa duen zubi berri bat eraiki da. Era berean, aurreko zubitik igarotzen ziren azpiegiturak ere berreskuratu egin dira. Ingurumen kalteak ekiditzeko, Gobela ibaiaren ezkerraldean egin dira lanak, oraingo ibilbidea eta eskuinaldea errespetatuz.

Etxezuri Larrañazubiko lanak

5.040.144,63 euroko aurrekontua duen obra, Leioako Etorbidea zubitik Larrañazubiko ikastolarainoko eremuan egin da, Uribe-Kostako korridoretik doan Algortarako sarreran, kilometro inguru.

Obra-lanak Gobela ibaiaren ezker-ertzan egin dira, ertzeko lurren kota jaitsiz uraren ibilbidea hobetzeko. Honela, uraren altuera gutxitu eta inguruko zein Ibaian gorako lurretan uholde arriskua saihestuko dira, bere betiko ibilbidea eta eskuin-ertza errespetatuz.

Azpimarragarria da ere Leioako eta Jolasetako zubiak bota eta berriro eraiki direla. Aurrekoen arkuak ez ziren uholdetan urak hartzen zuen mailari eusteko nahiko. Lan horiei esker, gainera, zubi horietako azpiegiturak hobetzeko erabili dira, besteak beste, auto, oinezko eta bizikletentzako pasabideak egokituz.

Esanguratsua da ere, lan horiei esker erreka bazterretik igarotzen ziren erdi-tentsioko instalazio elektrikoak kendu izana. Lurrazpitik igaro daitezen kanalizazio lanak egin dira. Hori horrela, zutoinak eta linea elektrikoak kendu ostean, ibaiaren ertzean eta inguruko landaredian eragiten ari ziren kalteak ekidituko dira.

 

 

2 iruzkin
  • 2011.eko irailak 18

    Me gustaría que esta misma visita y conclusiones se realizaran a las obras de encauzamiento que el Gobierno y URA están realizando en Basauri y Etxebarri, donde se están invirtiendo más de 12 millones de euros.

  • @psegetxo
    2011.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    La Consejería de Medio Ambiente de la socialista Pilar Unzalu, invierte 6000000€ en las obras para la prevención... http://t.co/VHi35g0l

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)