Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak onartu du Bateragune auziaren epaiak «ezustekoa» eta «etsipena» eragin ditzakeela

2011.eko irailak 16

Patxi Lópezek gogorarazi du sistema demokratiko batean epaileen erabakiak «errespetatu» eta «onartu» egin behar direla

Auzitegi Nazionalak, Bateragune auzia dela-eta, Arnaldo Otegiri eta Rafael Díez Usabiagari 10 urteko kartzela-zigorra ezartzea erabaki ondoren, Patxi López lehendakariak esan du badakiela epaiak «ezustekoa eta etsipena eragin ditzakeela euskal gizarteko hainbat sektoretan». Hala ere, lehendakariak gogorarazi du botere banaketa duen sistema demokratiko batean bizi garela, eta erabaki judizialak «errespetatzea eta onartzea» dagokigula.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)