Bingen Zupiria sailburua ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioaren inaugurazio ekitaldian izan da
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur.
Arriaga Antzokian egin den galan Sail Ofizialean, Nazioarteko Film Laburren Lehiaketan, lehiatzen diren zazpi euskal film laburrak (hiru dokumental, fikziozko bi film eta animaziozko beste bi) proiektatu dira. Gainera Margarethe von Trotta aktore, gidoilari eta zuzendari alemaniarrak edizio honetako lehenengo Ohorezko Mikeldia jaso du.
Informazio gehiago hemen.