Idoia Mendia Lehendakariordeak Enpleguari buruzko IV. Kongresua inauguratu du

2021-11-15

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Lan eta Enplegu Sailak kalitatezko enplegua lortzeko duen lidergo-konpromisoa azpimarratu du gaur, erakunde guztiekin lankidetzan arituz, krisitik modu bidezkoan irteteko. IV. Enplegu Bilkuraren inaugurazioan azaldu duenez, "Lanbidean aurrera egiteko eskubideak eta aukerak dituen lana da, zerbitzu publikoen bermearekin batera, desberdintasuna eragozteko bidea".

Era berean, enplegu-politikak eragile instituzionalekin, sozialekin eta gizarte zibilarekin hitzartzeko borondatea aurreratu du, eta inbertsio sozialaren aldeko apustua egin du lehiakortasunaren berme gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak