Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Itelazpik birsortze-sistema berri bat darabil LTD seinalea populazio txikiko inguruetara eramateko

2011.eko irailak 15

Ekipo berriekin, seinalea garraiatzeko ohiko konponbideak duena baino kostu ekonomiko askoz txikiagoarekin hedatu daitezke LTDko kanalak

LTDren seinaleak Euskadiko biztanleen % 99,9a hartzen du jada

LTD-seinaleen (Lurraldeko Telebista Digitala) estaldura Euskal Autonomia Erkidegoaren % 100era hedatzeko zereginean, Itelazpik hainbat zailtasun topatu ditu, eta hainbat irtenbide tekniko aplikatu behar izan ditu konpontzeko. EREsate baterako, programak garraiorako irrati-loturen bidez edo satelitez jasotzen dituzten ekipo transmisore seinale-iturriak jarri dituzte emisio-zentro askok. Emisio-zentro horietako batzuk, transmisio-zentroek bidalitako LTD-seinaleak hartzeko eta kanal horiek errepikatzeko gai dira, eta etxetik eremu-intentsitate eta kalitate egokiarekin jasotzea lortzen da.

Baina zentro askotan ezohiko konponbidea hartu behar izan da, dorreak leku isolatuetan daudelako, errepikatzeko jasotzen diren seinaleak baxuegiak direlako, edo kalitate-balioek (CBER eta MER) irudietan pixelazioak eragiten dituztelako.

Prozesu hori berritzailea da produktuarentzat, eta jatorritik ahulduta iristen den seinalea "berpiztu" eta azken erabiltzaileak behar bezala jasotzeko moduko potentziarekin ateratzean datza.

Itelazpik Promax Electrónica fabrikatzailea aukeratu du seinalea birsortzeko ekipo horiek erosi eta prestatzeko eta, horri esker, LTDko kanalak populazio txikiko inguruetan hedatu ahal izan dira, bizkor eta eraginkortasunez, eta seinalea garraiatzeko ohiko konponbideak duena baino askoz kostu ekonomiko txikiagoarekin.

Proiektu honetan, Itelazpik estuki lan egin du hornitzailearekin ekipoak kudeatzeko hardwarean eta sofwarean aldaketak eta hobekuntzak sartzeko, eta azkenean, eskatutako kalitate-maila duen produktua lortu du.

Egun, LTDren seinaleak Euskadiko biztanleen % 99,9a hartzen du jada.

Irailak 23ko 215/2003 Dekretu bidez sortutako Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa da ITELAZPI S.A., eta bere helburuen artean honako betebehar nagusi hauek daude:

-           Irrati- eta telebista-seinaleak garraiatu eta hedatzeko zerbitzuak ematea, batez ere EiTB euskal erakunde publikoari dagozkionak.

-           Komunikazio azpiegitura publikoak kudeatzea eta hirugarrengoei aterpe-zerbitzua eskaintzea.

-           Euskal administrazio publikoei TETRA komunikazio-zerbitzuak ematea.

-           Landa iguruetan banda zabaleko azpiegiturak hedatzea.

-           Sektore publikoari komunikazio-gaietan aholkularitza-zerbitzuak ematea.

Iruzkin bat
  • @ZeBerri
    2011.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    via @irekia_news: Itelazpik birsortze-sistema berri bat darabil LTD seinalea populazio txikiko inguruetara eramateko. http://t.co/Z7OwXeAc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan