Elkarlan Sariak
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Laneko psikosoziologiari buruzko XI. jardunaldiak. 'Telelana, prebentziorako erronka berria'

2021-11-12

Gaur goizean Laneko Psikosoziologiari buruzko jardunaldia ospatu da. Osalanek antolatu du, eta telelanak lan-arriskuen prebentziorako dituen erronka berriak izan ditu hizpide.

Jardunaldi honen aurkezpenean jasotzen den bezala, telelana aukera gisa sartu da enpresa-jardueran. Aukera horrek, zalantzarik gabe, hainbat abantaila ditu, bai ingurumenerako, bai enpresetarako, baina arriskuak ere badakartza langileen osasunerako: hiperkonexioa, isolamendua, despertsonalizazioa, lana familiatik deskonektatzeko zailtasunak eta telelanari lotutako beste faktore batzuk.

Inaugurazio-ekitaldian egindako hitzaldian, Osalaneko zuzendari nagusiak gogorarazi du enpresaburua dela, kasu horietan ere, bere plantillaren laneko segurtasuna eta osasuna zaintzeko arduraduna, eta, horregatik, Osalanek kasu horietan aplika ditzakeen tresnak ematen saiatzen dela: "Zer gertatzen den, zergatik gertatzen den eta pertsonari zenbat kalte eragin diezaiokeen identifikatu behar da, prebentzio-neurriak proposatzeko eta kalte horiek saihesteko", aipatu du Lourdesek.

Neurri horiek, adin digitalean lan egiteko modu berrien kasu zehatzei zuzenduak, antolamendu-neurriak hartu behar dituzte nahitaez: lankideekiko konexioak, aurrez aurreko bilerak talde eta agintariekin, egin beharreko edukiaren jarraibide egokiak (zereginak, helburuak), azken finean, isolamendu-sentsazioa edo telelanak ekar dezakeen hiperkonektagarritasunerako joera gutxitzeko neurriak.

"Aurrez aurreko modalitatean bezala, telelanerako beharrezkoak diren tresnak ere badaude: integrazioa, prestakuntza, parte-hartzea, ebaluazioa, plangintza eta etengabeko jarraipena", ondorioztatu du zuzendari nagusiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
  • Lourdes Iscar Reina
    Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari orokorra (XII legealdia)