Javier Hurtado sailburuak Enkarturren kohesio- eta koordinazio-lana azpimarratu du honen 22. urteurrenean

2021-11-11

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Gordexolan egin den Enkartur Enkarterrietako Turismo Elkartearen 22. urteurrenaren ospakizunean parte hartu du. Ekitaldian izan dira turismo-arloko proiektu bateratuak eta koordinatuak dituzten Enkarterriko, Meatzaldeko eta Ezkerraldeko alkateak, eta kultura- eta enpresa-arloko ordezkariak.

Turismo Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeetan turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko martxan jarritako ekimen baten ondorioz, Enkartur 1999an Enkarterrietako eskualdean turismoaren erakunde dinamizatzaile gisa sortu zenetik honek egindako lana nabarmendu du sailburuak.  “Goiturren bidez Goierriko eskualdearekin batera, aitzindariak izan zineten, eta hori ez da erraza izaten. Eta orduz geroztik, Sail honen ezinbesteko solaskideak izan zarete zuen eskualdeko eta inguruko eskualdeetako turismoa sustatzeko”.

Ildo horretan, sailburuak azpimarratu nahi izan du, hain zuzen ere, Turismo Sailaren apustu bat izan zen eskualdeekin egindako lana, “eta hori inoiz baino gehiago indartu dugu. Zuekin batera lan egiteko aukera ere izan dugun Jasangarritasun turistikoko planen bidez, lehentasunez jarduteko eremuen bidez, eta Enkartur bezalako erakundeekin egindako hitzarmenen bidez, eskualdeak politika turistikoen lankidetza-ardatzean kokatzen ditugu. Izan ere, zuek lurraldea bateratzeko gaitasuna duzue, eta, horrela, zeharkako proiektu sendoei ekin ahal izatekoa, toki-mailan onura handiagoa eraginez”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak