Lanbideren Administrazio kontseiluak onartu egin du enplegu-zerbitzu publikoa eraldatzeko eta hobetzeko eredua

2021-11-11
  • Dokumentuak prozesuak eta epeak jasotzen ditu, zeinen bidez, jarduera-zentroetan, pertsonei arreta emateko eta esku hartzeko moduak aldatzen diren

Lanbideren Administrazio Kontseiluak Lanbide Hobetzen plana onartu du gaur. Plan horrek berekin dakar enplegu-zerbitzu publikoa eraldatzeko eta hobetzeko eredua; aparte, aldaketak ezarriko ditu beharrezko antolaketa-, arreta-, esku-hartze-, prestakuntza- eta orientazio-ereduetan. Gehi, horretarako epeak ere jasotzen ditu.

Hori lortzeko, Kontseiluak berariaz nabarmendu du zerbitzu publikoan lan egiten dutenen funtsezko eginkizuna, prozesuan zehar neurri bakoitzari buruzko informazioa emateko berariazko konpromisoa hartzen baita haiekin

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren lehendakaritzapean, Kontseiluak legegintzaldiaren hasieratik hitzemandako proiektu bat babestu du. Proiektua joan den urtarrilean aurreratu zen; dagoeneko funtsezko urratsak eman dira; eta datozen hiru urteetan hedatzen jarraituko da.

Dokumentuaren arabera, helburua hauxe da: Lanbide bat lortzea lan-merkatuaren kalitatea dinamizatu eta hobetuko duena; egoera eta kolektibo behartsuenei arreta berezia eskainiz; eta pausua emango duena izapidetzean eta diru-laguntzan zentratutako erakundea izatetik herritarrei eta enpresei zerbitzuak ematen dizkien erakundea izatera. Beraz, bertan —eta beti ere, politika pasiboen estaldurari kalterik egin gabe—politika aktiboek pisua irabazi behar dute gehi zerbitzuak modu iraunkorrean ebaluatu eta bir diseinatu.

Horretarako, arlo eta bulego guztiek zerbitzu-zorroaren diseinu batekin funtzionatu behar dute, eta hura osatzen edo estaltzen duten laguntzaile-sare trinko batekin lankidetzan aritu —halan behar denean—.  Zerbitzu publiko hau emaitzetara bideratuko da; eta ebaluatu egingo ditu bai   programen zein proiektuen lorpen-maila, bai eta eraginkortasuna ere. Horretarako, garatu beharreko ildo estrategikoak zehazten dira, bai eta horien lehentasuna, ezarpenean duten zailtasuna eta zerbitzuaren hobekuntzan aurreikus daitekeen inpaktua ere. Zeregin guztiak aldi baterako planifikatzen dira.

Testuingurua

Lanbide Hobetzen Plana hau plan eta estrategia multzo batean txertatzen da, eta horiekiko lotura estua du: bai gobernu-programan aurreikusitako planetan; bai Berpiztu programan ere. Halaber, lotura zuzena du, batetik, 2030 Enpleguaren Euskal Estrategiarekin; eta, bestetik, arlo horretako Espainiako Gobernuaren eta Europaren diseinu estrategikoekin (hiru trantsizio handiei dagokienez).

Era berean, planak jasotzen du zer-nolako eragina duen GPIa sartzeak diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sisteman, bai eta ze eragina duen Lege berriak ere; gehi Euskal Enplegu Sistemaren legearen eragina(non jasoko den politika aktiboetarako eskubide berri bat, Lanbidek bermatu beharrekoa).

Dokumentuak jaso egiten du Lanbidek lan-merkatu bidezkoagoa eta kalitate hobeagokoa lortzeko duen funtzioaren ikuspegi kualitatiboa. Eta honakoa azpimarratzen du: “Lanbideren esku-hartze publikoaren arrakasta lortzeko beharrezkoa da erabiltzaileekiko harremana berriro ere aztertzea; eta bermatzea titularren eskubide subjektiboa enplegu-politika aktiboetarako”. Horrek berekin dakar pertsonak kokatzea esku-hartzearen erdigunean:  langabezian dauden pertsonengandik hasita, baina barne hartuta bai enplegua galtzeko arriskuan daudenak, bai prekarietate-egoeran daudenak, bai eta beste okupazio baterako bidean dauden landunak ere. Horretarako, ikuspegi prebentibo eta prediktiboa hartu beharko da, proaktibitatearen eta arreta goiztiarraren bidez jardun ahal izateko.

Horrekin batera, beste erronka hau ere badago: gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonei laguntza ematea beren ibilbideak garatzen. Horretarako, sakondu egingo da: batetik, profilen eta premien diagnostikoan eta estratifikazioan; eta, bestetik, gizarteratzeko plan integratu eta pertsonalizatuen garapenean (zertarako eta arreta pertsonalean eta kasuistika konplexuen sektoreen arteko lanketan aurrera egin ahal izateko, beti ere Ongizate Estatuaren gainerako sistemen batera).

Aipatu helburuak lortzeko, aurten, Enplegu-zerbitzu publikoak trantsizio digitalerako plan bat zehaztu du, datorren urtean erabat hedatuko dena. Trantsizio digitalerako plan honek izapideak arinduko ditu, eta bulego birtual berria izatea ahalbidetuko du. Bulego birtual honek aurrez aurreko arreta osatuko du (beti ere aurrez aurreko arreta bermatuko delarik).

 

 

2 iruzkin
  • 2021-11-11

    Lana etxean ere egin daitekeela aurreikustea, baita eskala txikian egindako ekoizpena ere, edozein unetan ikuskaritza-lanak egiteko gaikuntza izanik, baita telematikoki denbora errealean ere, pribatutasun- eta erantzukizun-politikarekin lan egiteko benetako bermeak eta aitortutako espazioa aurreikusiz.

  • 2021-11-11

    Prever también el trabajo se pueda dar en el domicilio, incluso producción trasladada a escala pequeña con habilitación de algún modo a labor inspectora en cualquier momento incluso de modo telemático en tiempo real previendo las garantías reales y espacio declarado para la labor con política de privacidad y responsabilidades.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak