Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bahía de Bizkaia Gasen hirugarren tankearen eraikuntzak 450 lanpostu sortuko ditu hurrengo 36 hilabetean

2011.eko irailak 15

Inbertsioa 97,5 milioi eurokoa da

Aurreikuspenen arabera, lanak 36 hilabeteko epean gauzatuko dira. Hori horrela, 2014ko udazkenean tanke berria erabiltzeko moduan egongo da. Orotara, proiektuan milioi bat ordu eskulan emango dira. Horretaz gain, bete-beteko jardun unetan 450 langile arituko direla espero da.

Bahía de Bizkaia Gasen (BBG) hirugarren tankea eraikitzeko lanen hasierak adierazten du erabat sendotuta dagoela jadanik gas-instalazio hori, Arku Atlantikoa gasez hornitzeko gune nagusia den aldetik. Lanak hurrengo 36 hilabetean gauzatuko dira eta haiei esker 150.000 m3-ko edukiera izango duen hirugarren tankea eraikiko da. Era horretan, BBGek gasa biltegiratzeko ahalmena edo edukiera nabarmen handituko du. Gasa biltegiratzeko azpiegitura berri horrek 97,5 milioi euroko inbertsioa ekarriko du. Gaur, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Undak bisita egin du handitzeko lanetara José Ignacio Hormaeche,  Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendariarekin eta Xabier Garmendia, Industria eta Energia sailburuordearekin  batera. Gasa biltegiratzeko ahalmena edo edukiera 450.000 m3-raino handituko da.

Tankearen ezaugarriak

Gaur egun, Bahía de Bizkaia Gasek 300.000 m3-ko GNL (Gas Natural Likidotua, likido egoeran eta -163 0C-ko tenperaturan) biltegiratzeko ahalmena edo edukiera du, bakoitzak 150.000 m3-ko edukiera duten bi tanketan banatuta. Eraikiko den hirugarren tankeak aurreko biek dituzten ezaugarri bertsuak ditu; izan ere, edukiera eta eusteko material bera izango du.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda, José Ignacio Hormaeche, Xabier Garmendia