Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak «konpromiso kolektibo» baten alde egingo du enplegurako plan berezian

2011.eko irailak 15

López Lanbideren egoitza nagusiaren inaugurazio ekitaldian izan da, eta esan duenez, zerbitzu hori «lan merkatuan orientatzeko, bitartekari gisa aritzeko eta argiki proaktibo izateko ezinbesteko tresna izango da»

Datozen asteetan, Patxi López lehendakariak «enpleguaren aldeko konpromiso kolektibo» baten xehetasunak aurkeztuko ditu, Eusko Jaurlaritza diseinatzen ari den enplegurako plan bereziaren barruan. Lópezek erakunde eta gizarte eragile guztiei «lanpostuak sortzeari begira indarrak batzeko» deia egin die, «langabeziaren aurka batera borrokatu behar delako». Lanbideren egoitza nagusiaren (Gasteiz) inaugurazio ekitaldi ofizialean egindako agerraldian honako hau esan du: «Eragile ekonomiko eta erakunde guztien ahaleginak batu nahi ditugu, kalitatezko enpleguaren hazkunde iraunkorra eta jasangarria lortzeko». Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua ere bertan izan da.

Enplegurako politika aktibo eta pasibo guztiak kudeatzeko ardura hartu ondoren, baita «langabetu batere ez inaktibo eta babesgabe ez egoteko» konpromisoa ere, Lanbidek gauzatu duen lana nabarmendu du lehendakariak. Horixe baita Lanbide, «lan merkatuan laguntzeko, bitartekari aritzeko eta proaktibo izateko ezinbesteko tresna». «Badakigu etorkizuneko lanaren oinarriak trebakuntza eta gaitzea direla, eta horregatik bide horri ekingo diogu buru-belarri. Berriro diot, enpresarien eta sindikatuen laguntzaz, Lanbide izango dela hori lortzeko tresnarik onena», esan du ondoren.

Agerraldian, lehendakariak enplegu-zerbitzu publikoa «lana bilatzeko leihatila bat baino gehiago dela» esan du. Izan ere, horren helburu nagusia «gure enpresen eta langabetuen beharrak lotzea da, hau da, aholkularitzaren eta prestakuntzaren bitartez lanik gabe daudenei lan duina eta kalitatezkoa lortzeraino dagoen bidea egiten laguntzea».

Zerga erreforma

Inaugurazio ekitaldia amaitu ondoren, atzoko Zerga Kideketarako Sailaren (ZKS) bileran, Lehendakaritzak zerga erreformaren inguruan egindako proposamenari Bizkaiko Foru Aldundiak emandako ezezkoari buruz aritu da lehendakaria. «Eztabaida honetan sartu nahi ez duenak esan dezala behingoz murrizketak non egin behar diren, aurrekontu orekatu bat» eskatu die lehendakariak. Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak ezezkoa «berriro pentsatzeko» itxaropena agertu du Lópezek, ez badu nahi galdetzea «zer murriztu nahi duen edo zer eskola edota ospitale itxi nahi dituen».

Lópezek ohartarazi du behar-beharrezkoa dela eztabaida horri «ahalik eta azkarren heltzea, ekonomikoki haztea ezinbestekoa delako, baina baita diru-sarrera nahikoak izatea ere ongizatearen estatuari, zerbitzu publikoei, eta gizarte laguntzei eusteko, eta hazteko baliabideak edukitzeko».

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)