
Alokairu eskuragarriaren agindu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak egokitzat jotzen du xedapen orokor bat egitea alokairuerregimenaren barruan arrazoizko alokairu-modalitate berria arautzeko.
Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.
Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.