Bingen Zupiria Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen dituzten "Euskal Kazetaritza Sariak 2021" banatzeko ekitaldian izan da
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen dituzten "Euskal Kazetaritza Sariak 2021" banatzeko ekitaldian izan da gaur. Zupiria sailburuak Giza instituzioari Saria eman dio 2021/22 ikasturte honetan 40 urte betetzen dituen EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateari.
Gaurko ekitaldian honako sari hauek ere banatu dira: Begoña del Teso 'Euskal Kazetariak' ataleko saritua izan da; 'Adierazpen Askatasunaren José María Portell'a, David Beriain eta Roberto Fraileri egokitu zaie; 'Ibilbide Profesionala'ren saria, Mirentxu Purroyri; 'Kazetaritza Digitala – Narratiba berriak', Julio Florren ‘Blog Rioja Alavesa’ blogarentzat; ‘Juantxu Rodríguez Fotokazetaritza saria’ Ángel Ruiz de Azuari egokitu zaio eta Eva Caballerori, aldiz, ‘Ingurumen - kazetaritza’.