Berriak Lehendakaritza
Eu

Rodolfo Aresen eta Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadorearen arteko bilera

2011.eko irailak 14

Bilerak Euskadiko egoera eta lehendakariak AEBetara egingo duen hurrengo bidaia aztertzeko balio izan du

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua Alan Solomont AEBek Espainian duten enbaxadorearekin elkartu da gaur, besteak beste, Euskadiko egoera politikoa aztertzeko. AEBek Madrilen daukaten enbaxadan egin den batzarrak ordu bete inguru iraun du, eta bertan Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ere izan da.

Bileran, gaur egun Euskadik bizi duen egoera politikoa eta terrorismoaren aurkako borroka izan dira hizpide. Gainera, agendan ere lehendakariak urri erdian erakunde eta enpresa egiteko garrantzitsu baten buru gisa AEBetako Ekialdeko kostaldera egingo duen bidaia ere izan da mintzagai.

Sailburuak lehendakariaren eta, oro har, Eusko Jaurlaritzaren agurra helarazi dio enbaxadoreari, eta AEBek urtetan ETAren terrorismoaren aurkako borrokan eskaini duten lankidetza etengabea eskertu dio.

Aresek nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak izan duen tinkotasun demokratikoa eta indarkeriaren aurrean izandako tolerantzia eza ezinbestekoak izan dira egungo egoerara -ETA su etenean da, eta abertzale erradikalek indarkeria soberan dagoela eta eragozpen dela diote- iristeko.

Gaur egungo egoera ekonomikoari dagokionez, sailburuak bere kezka helarazi dio enbaxadoreari, eta azaldu dio Euskadiko langabezia tasa Espainiako batez bestekoaren erdian dagoen arren, kide den Gobernuak argi daukala lehentasuna adierazle ekonomikoak hobetzearen aldeko apustua egitea eta, betez ere, lana sortzea dela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)