Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Giza Eskubideen zuzendaritzak honako prestakuntzako ekintza hau aurkezten du: ‘Bizikidetza demokratikorako Giza Eskubideak’

2011.eko irailak 14

Justizia eta Herri Administrazioa Sailak, Giza Eskubideen zuzendaritzaren bitartez, eta bizikidetza demokratikoa eta giza eskubide kontuetako trebakuntza programaren esparruan, honako prestakuntzako ekintza hau aurkezten du: 'Bizikidetza demokratikorako Giza Eskubideak'. Azken helburua honako hau da: Giza Eskubideak sustengatzen dituzten oinarrizko balioekiko atxikimendua gertatuko den gizartea lortzea, baita haiek defendatzeko ausardia ere lortzea edozein urraketaren aurrean, eskubideok gure izaera humanoa baldintzatzen baitute.

Ikastaroa irailaren 26tik 28 arte egingo da Gasteizen eta HAEEk homologatuta dago.

 

Prestakuntzako helburuak:

- Bake Kultura eta Giza Eskubideak hedatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea partaideen artean.

- Biktimen esperientzia pedagogikoa sozializatzea Hezkuntza formalaren esparruan.

- Erakunde sozialek Bake Kulturaren eta Giza Eskubideen sustapenean betetzen duten funtzioa ezagutzea, Nazio Batuen esparruaren baitan.

- Bakearen aldeko Hezkuntzaren eta Giza Eskubideen hedatzearen eta instituzionalizatzearen aldeko jarrera sustatzea.

- Bizikidetza demokratikoaren eta indarkeriaren desligitimazio planak sustaturiko jarduerak aztertzea

 

Prestakuntzako edukiak:

- Giza Eskubideen eta Bizikidetza Demokratikoaren esparruak.

Erakunde sozialen funtzioa Bake Kulturaren eta Giza Eskubideen sustapenean, Nazio Batuen esparruaren baitan.

Esperientziak eta jardute egokiak Bake Kulturarekin eta Giza Eskubideekin loturiko gaietan, honako esparru hauetan: nazioartekoan, nazionalean, foru arloan eta udal arloan.

- Bizikidetzarako begiradak eta ikuspegiak Giza Eskubideetatik abiatuta.

Bizikidetza Demokratikorako Oinarriak.

Euskadiko gizarte-ehunaren berreraikipenaren iraganari, orainari, eta etorkizunari botatako begirada bati buruzko hausnarketa.

- Giza Eskubideak eta biktimen aitortzea.

Bakearen konplexutasuna, biktimen erlazio-begiradetatik eta tentsio etiko-politikotik abiatuta.

Terrorismoak eragindako biktimen esperientzia pedagogikoa Hezkuntza formalaren esparruan.

Biktimen presentzia publikoa, aitortza soziala eta haien funtzioa bakerako eragile aktibo gisa.

Etorkizunerako erronkak.

 

Nori zuzenduta:

Funtzionarioak eta honako hauetako langileak:

Administrazio orkorra.

Foru Aldundiak.

Udalak.

Erakundeak:

Gazteria Eragileak.

Hezkuntza formal eta ez-formaleko profesionalak.

Hirugarren sektoreko profesionalak.

Izendapen politikoa duten karguak.

Gizarte erakundeetako eta GKEetako kideak.

 

Informazio gehiago eta izen-emateak: http://www.gizaeskubideak.info

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan