Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Arrantza sektorea eta bere errealitatea gizarteratzea du helburu Pilar Unzaluren departamentuak

2011.eko irailak 15

Egun bat arrantzan erakusketa ibiltariak arrantza-kultura herritarrengana hurbilduko du hurrengo 9 hilabeteetan

Bilbao, 2011ko irailak 15.- Egun bat arrantzan erakusketa ibiltariaren inaugurazio ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Jon Azkue, Elikagaien Industriarako sailburuordea, eta Jokin Diaz, Arrantza eta Nekazaritza zuzendaria. Bataren zein bestearen esanetan, arrantza sektoreak bere garrantzia izaten jarraitzen du EAEn, “arrantzaren garrantzia hori herritarrengana hurbildu behar dugu,  egun, sektore horretan lan egiten duen pertsona bakoitzeko lehorrean x3,5 gehiago baitaude”.

Jon Azkue sailburuordearen ustez, gaur inauguratu den erakusketa ibiltariak “zuzen zuzenean erantzuten dio zeregin horri, arrantza herritarrengana hurbildu eta ezagutza areagotu behar dugu, modu erakargarrian ezagutzera eman sektoreko agente ezberdinei protagonismoa emanez”. Arrantza munduak ezezaguna da herritar askorentzat eta horrexegatik, erakusketa honen bidez sektoreak bere barne hartzen dituen hainbat gai jorratu dira.

Arrantza sektorea bultzatu eta indartu asmoz, Pilar Unzaluren departamentuak erakusketa hau moduko beste hainbat ekimen abiarazi ditu.  Horien artean, 2010ean egindako Antxoaren kontsumorako publizitate kanpaina. Antxoaren

harrapaketa kopuruek langundurik, joan den urtekoa, kanpainarik onenetakoa izan zen gure arrantzalentzat. “Egindako lanarekin emaitza nak lortzea oso pozgarria da. Antxoaren arrantza bereziki garrantzitsua da, bertan, arrantzaleez gain, kontserba enpresetakoei, sareegileei eta beste hainbat lagunei lana ematen diotelako” azpimarratu du Azkuek.

Bilbaoko Untzi Museoan inauguratu ondoren, erakusketak Euskadiko hainbat herritara bidaiatuko du, besteak beste, Donostia, Arrasate, Laudio, Hondarribia, Leioa, Eibar, Vitoria-Gasteiz eta Usurbilera. Erakusketa irekia da, adin guztietarako egokitua, sektorea ezagutzen ez dutenentzat zein mundu hori gertutik ezagutzen dutenentzat.

Egun bat arrantzan erakusketan arrantza sektorean parte hartzen duten agente guztiei ematen zaie protagonismoa: arrantza-ontzidiari, mota ezberdinei, leku eta portuei, garaian garaiko arrainari, arrantzaleei, emakumeei, lehorreratzea eta bentari, fabrikei, ikerketa eta arrantza hezkuntzari, gastronomiari eta akuikulturari.

Adin guztietarako diseinaturik dago erakusketa baina, bereziki, gazteengana zuzendu nahi izan da eta horregatik, inguruetako ikastetxez lagundurik bisita gidatuak egingo dira. Azkue sailburuordeak azpimarratu duenez, “gaztetxoenek jakin beharra dute badagoela arrantzari loturiko etorkizuna eta, batez ere, eguneroko jatorduetan arraina barneratu dezatela, kontsumitu dezatela. Ikasi dezatela zein garaietan zer arrantzatzen den”.

Erakusketa honetara gerturatzen direnek zer aaurkituko dute, arrantza sektorearen tematika ezberdinak lantzen dituzten 14 panel, tartean testigantzekin osatutako hiru ikus-entzunezko. Bata, arrantza sektorean lan egiten duten emakumeei eginiko elkarrizketena, bestea, gizonezkoei eginiko elkarrizketena eta azkenik, Azti-Tecnaliako ikerlarien hitzetan arrantza munduan teknologiak izan duen eragina lantzen duen bideoa.

3 iruzkin
  • @itsasnet
    2011.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    Socializar el sector pesquero y su realidad, objetivo del departamento de Pilar Unzalu http://t.co/nz4jqZ3o

  • @greengip
    2011.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Socializar el sector pesquero y su realidad, objetivo del departamento de Pilar Unzalu. http://t.co/XxPIUiHV

  • @greengip
    2011.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Arrantza sektorea eta bere errealitatea gizarteratzea du helburu Pilar Unzaluren departamentuak. http://t.co/MlCI3r4P

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Arrantza eta Eligaien Idustrietako sailburuordea