Azpiazuk EAEko 2022ko Aurrekontuen proiektua aurkeztu dio Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari

2021-11-17

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak EAEko 2022rako Aurrekontu Orokorren proiektua aurkeztu dio gaur, asteazkena, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari. Proiektu horren erronka Euskadiren bultzada ekonomikoa da, inbertsio publikoaren ikuspegitik.

Organo aholku-emaile horretan, Azpiazuk oraindik talde politikoekin negoziatzen ari den aurrekontu-proiektu baten xehetasunak azaldu ditu, inbertsioari buruzko alderdiak ardatz hartuta, eta Eusko Jaurlaritzak 1.605 M/€erreserbatu ditu datorren urterako, hau da, aurten baino % 50 gehiago. Horietatik 165M/€foru-aldundiekin batera erakundeen arteko inbertsio-plan bat egiteko erabiliko dira.

«Zalantzarik gabe, inbertsio publikoa da 2022ko aurrekontuaren bereizgarria, eta erakundeen arteko lankidetza oso baliagarria izan da euskal gizartearentzat », nabarmendu du Azpiazuk bere hitzaldian, Finantza eta Aurrekontu sailburuorde Hernando Lacallerekin, Aurrekontuen zuzendari Josu Garayrekin eta Kabineteko zuzendari Yurdana Burgoarekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak