Berriak
qrcode

URAk Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko lanen lizitazioa hasi ditu

2021-11-08
  • Helburua da San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean duen hustubide-ahalmena handitzea; hartara, ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzeko 
  • "Nerbioi ibaiaren uholdeei aurre egiteko proiektua, Laudioko (Araba) hirigunetik igarotzen denean" proiektuan aurreikusitako jarduerekin koordinatutako jarduketa da

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, Laudioko San Juan errekan uholdeei aurre egiteko lanen proiektuaren lizitazioa hasi du;  Zumalakarregi eta Goikoplaza artean dagoen 150 metroko tarterako, hain zuzen ere. Azaldutako proiektuaren helburua da ura husteko ahalmena handitzea eta ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzea,  San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean eta Nerbioi ibaiarekin duen elkargunean. Obrek 885.839,10 €ko (gehi BEZa) lizitazio-aurrekontua dute, eta 7 hilabeteko egikaritze-epea aurreikusten da.

Nerbioi ibaiaren adarra den San Juan errekaren ezkerraldea oso antropizatuta dagoen sekzioa du azken zatian, eta ez du ahalmen hidrauliko nahikoa. Gainera, Nerbioi ibaiaren ur-laminaren kotak San Juan errekaren uraldien ur-laminaren kotetan eragina dute.

Proiektua bi helburu ditu xede:

  • Alde batetik, ibai-tarteari ur-hustuketarako ahalmena handitzea: hartara, San Juan errekak 100 urteko errepikatze-denborako uraldiek eragindako uholde-arriskua saihesteko. 
  • Bestetik, San Juan errekari aire zabaleko ibilgu bat ematea, eta egungo ibilguak duen estaldura ordezkatu egingo da Goikoplaza kaleko bidegurutzean pasabide berri eta bakar batekin; aldi berean, tarte horren eta ibaiertzen paisaia eta ingurumena leheneratzea sustatzen da; gaur egun erabat degradatuta baitaude. 
  • Halaber, aurreikusitako bizitegi-garapen urbanistikoa burutzeko aukera ematen du, errekaren ibilguaren eta Baias kalearen artean.

San Juan errekaren egokitzapen hidraulikoa eta ingurumen-egokitzapena egiteko proiektua diseinatzean, kontuan hartu dira "Nerbioi ibaia Uholdeei aurre egiteko Proiektua, Laudioko (Araba) hirigunetik igarotzen denean" proiektuaren aurreikuspenak. Proiektu horren jarduketa-eremua Nerbioi ibaiaren zatia hartzen du, Kurajoko pasabidearen eta Altzarrate zubiaren artean.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-11-09

    Fenomenologia baino arrisku handiagoko eremuetan kokaturiko eraikuntzak egon daitezke, plan alternatiboa birkokatu gabe, inprobisazioa gertakariei ere utziz. Eta, gainera, jabetza horien prezioarekin espekulatzen da, balioa ez axola izatea zerora eror litekeela uneren batean, kriptodibisekin kontrol handiagoaren zain esaten den bezala.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-11-09

    Puede haber construcciones localizadas en zonas de riesgo mayor a fenomenología sin reubicar plan alternativo dejando parece la improvisación también a acontecimientos. Y además se especula con el precio de dichas propiedades como que no importara el valor pudiese caer a cero en algún momento dado como se va haciendo se dice con las criptodivisas esperando mayor control.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)