Berriak Kultura

Done Jakue bidea, askatasun bidea

2011.eko irailak 14

Kultura eta Turismo sailek elkarrekin lan egin dute Done Jakue Bidea euskal espetxeetan sustatzeko

Toti Martinez de Lezea idazleak, Peio Ruiz Cabestany kirolariak eta Rosa Arrutik, Orioko ostatu-emaile batek, Done Jakue Bideko erromes bihurtzeko esperientzia hurbildu diete.

Langraizko presoei Kultura-trukea, paisaia-aberastasuna, adiskidetasuna, elkartasuna eta ahalegin pertsonala dira, besteak beste, Done Jakue Bideak eskaintzen dizkigun gauzetako batzuk, eta, bereziki, kostaldetik eginez gero. Hori da Langraizeko kartzelan (Araban) espetxeratuta dauden pertsonek gaur goizean jaso duten mezuetako bat. Bidaiarientzako ezusteko ugari dauzkan bide batera hurbiltzeko aukera izan dute eta.

Kartzelako presoek gaur bisita berezia izan dute, bertara hurbildu baitira Toti Martinez de Lezea euskal idazlea, Peio Ruiz Cabestany kirolaria eta Rosa Arruti, Orion (Gipuzkoan) Done Jakue Bidea kostaldetik egitea erabakitzen duten erromesak zaintzen ibilitakoa. Hiru bisitariek bide horren berezitasunak transmititu dizkiete presoei.

Peiok, Rosak eta Totik ikusleen jakin-mina piztu nahi izan dute pasadizoak eta istorioak kontatuz; eta, horrez gain, Roncesvalles eta Obradoiroko plazaren arteko kilometroak bizikletaz, oinez, kostaldetik nahiz barrualdetik zeharkatzeko hainbat bideren inguruko informazioa eman diete, edozein bide da ona, norbere gustukoena aukeratu besterik ez dago.

“Done Jakue Bidea Euskadiko hiru kartzeletan” hitzaldiak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo sailen ekimen bat dira. Elkarrekin lan egin dute euskal presoei Done Jakue Bideari buruzko informazioa eta hezkuntza emateko. Gaur, Langraizko espetxean egin da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan