Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Euskadik eskualdeen munduko sarerik handienean jarri du bere apustu energetikoa, eta 2022rako aurreikusitako energia berriztagarrien inguruko nazioarteko hitzorduak iragarri ditu

2021-11-07
  • Arantxa Tapia sailburuak, Under2 Coalition aliantzaren batzorde exekutiboko kideak, Nicola Sturgeon Eskoziako Lehen Ministroa gonbidatu du Bilboko eta Donostiako 2022ko hitzorduetara
  • Energiaren nazioarteko bi hitzordu hauek apirilean BECen egingo den Wind Europa Azoka eta urrian Kursaalen egingo den itsas energiei buruzko nazioarteko kongresu handiena dira

 Igande honetan hasi dira COP26an eskualdeen munduko hitzordu nagusiak.

Egunean zehar, Under 2 Coalition batzarra egiten ari da, klimaren aldeko mundu-mailako konpromisoa eta lidergoa sustatzeko. Munduko ekonomiaren % 50 ordezkatzen duten 200 agente baino gehiagoko sarea da Under 2 Coalition.

Euskadi aliantza horren batzorde exekutiboko kide da, eta, horregatik, Arantxa Tapia sailburuak azken urteetan lortutako ekintza eta emaitza nagusien berri eman du, eta etorkizuneko energia garbiak sortzearen aldeko apustua eta Net Zero Super Kluster industrialaren ekimena azaldu ditu. Ekimen hori joan den ostegunean ofizialdu zen, Nazio Batuen eta Munduko Ekonomia Foroaren (WEF) ekitaldi ofizial batean.

Klima-aldaketaren mehatxuei erantzuteko ekintzen % 80 eskualdeek eta tokiko erakundeek gauzatzen dituztenez, Under 2 Aliantzak adierazi du beharrezkoa dela estatuen politikek sentsibilitate handiagoa izatea tokiko erakundeekiko, eta finantzaketa-politika bat erraztea, eskualdeek klima-aldaketa arintzeko eta egokitzeko motore gisa duten zeregina indartzen laguntzeko.

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak zuzendu du batzarra, eta kontseilaria harekin hitz egiteko aukera izan du.

Batzorde exekutiboa egin eta batzarra hasi bitartean, Tapiak bilera egin du Michael Matheson Eskoziako Net Zero, Energia eta Garraioko Kabineteko idazkariarekin (Eskoziako ministroa). Eskoziako Gobernuak 2022an Euskadin egingo diren energiaren nazioarteko bi hitzorduetara joateko gonbidapena helarazi du sailburuak, Wind Europe Azokara (apirilean BECen) eta ICOEra, 2022ko itsas energien nazioarteko kongresurik handienera (urrian Kursaalen) joateko.

Gaur arte nabarmendutako ekintzen estekak:

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/73067 Larunbata, azaroak 6

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/73054 Ostirala, azaroak 5

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/73000 Osteguna, azaroak 4

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-11-08

    Erregai fosila erregai-pilarako produktu bihur daiteke; beraz, ez dira baliabideak alferrik galdu behar, gasa eta ikatza ere baditugu birmoldatzeko, sintesi-gasa ere bai. Ez da inportazioen mende egon behar kontsumora eramandako eta ingurumen-inpaktua duten prezioen gorabeheren mende.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-11-08

    El combustible fósil puede convertirse en producto para pila de combustible luego no hay que desperdiciar recursos tenemos incluido el gas y el carbón para ser reconvertido, gas de síntesis también. No hay que depender de importaciones a vaivenes de precios trasladados a consumo y con impacto ambiental.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • icola Sturgeon Eskoziako Lehen Ministroa eta Michael Matheson, Eskoziako Energia-ministroa