Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek istripua izan duen mutil bat erreskatatu dute Araian, Zirauntza errekaren iturburuan

2021-11-06

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Araian (Araba), Zirauntza errekaren iturburu inguruan, erori den mutil bat erreskatatu dute gaur goizean.

 

Gaur goizeko hamaikak eta hogei aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuan jaso duten dei baten bidez jakitera eman dute 15 bat urteko mutil bat erori egin dela Zirauntza errekaren iturburu inguruan, eta buruan kolpea hartu duela eta, dirudienez, konorterik gabe zegoela. Lekura Gasteizko Ertzain-etxeko baliabideak, Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat, Arabako suhiltzaileak, Osakidetzaren helikoptero bat eta anbulantzia bat agertu dira.

Zaurituari istripua izan duen lekuan bertan eman diote lehen laguntza, eta Araiara, anbulantzia zegoen lekura eraman ondoren, handik Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko