Normalizatutako Geografia-informazioa eskuratu eta erabiltzeko Azpiegitura ezartzea onartu da (2011-09-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
Erabakia: Euskadiko Datu Berezein Azpiegitura martxan jartzeko antolaketa-egitura onartzeko dena
Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Datu Espazialen Azpiegitura abian jartzea onartu du gaurko bileran (Euskal Autonomia Erkidegoko DEA). Xedea da informazio geografikoa modu errazean eta eraginkorrean eskura daitekeela eta berrerabili egiten dela bermatzea, bai eta elkarreragingarritasuneko zerbitzuak erabiltzea ere araututako espezifikazio jakin batzuen arabera.
Xede horiek lortzeko, teknologia garrantzitsua da, baina, batez ere, funtsezkoa da erakundeen arteko lankidetza sustatzea informazioa partekatzeko, zabaltzeko eta berrerabiltzeko, eta horien koordinazioa bermatzea informazio geografikoa ekoiztean eta bateratzean.
DEA diziplina anitzeko proiektua da eta lankidetzan oinarritutakoa; ezinbesteko osagai dira bateratutako kalitate datuak, tresna informatikoak eta teknologia, eta prestakuntza eta informazio-zabalkundea.
Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzak zuzendu behar du, Kartografia Zerbitzuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko DEA, erakunde hori baita lan horretarako egokiena lotura zuzena duelako kartografiarekin, informazio geografikoarekin eta horren tresnekin.
Ezinbestekotzat jotzen da erakunde horren lankidetza; ez soilik Oinarrizko Kartografia eta Ortoargazkiak lantzen dituelako, baita espazio-informazioarekin lotutako tresnak eta funtzionaltasunak ezagutzen dituelako ere. Beraz, horri dagokio kartografia-arloko arauak ematea informazio-iturri guztiak koordinatzeko eta bateratzeko.
Gainera, erakunde hori jartzen da harremanetan Geografia Kontseilu Gorenarekin informazio geografikoko azpiegiturak eta zerbitzuak ezartzeko arauak zehazteko, eta horrek bermatu behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Datu Espazialen Azpiegitura Informazio Geografikoko Azpiegitura Nazionalean integratuta dagoela eskualde-lotura gisa.
DEAk Zuzendaritza Batzordea izango du, proposatutako xedeak betetzeaz bereziki arduratzen diren zuzendaritzak biltzen dituena, eta Sail Arteko Informazio Batzordea, gobernuko sail eta erakunde autonomo bakoitzeko ordezkari banaz osatutakoa.
-
2011-09-26
Comentario de Twitter:
Se aprueba la estructura organizativa de la Infraestructura de Datos Espaciales (#IDE) de Euskadi. http://t.co/27PJsRqy