Bingen Zupiria sailburuak Valentziako Generalitateko hainbat kultur gune bisitatu ditu

2021-11-05

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak Valentziako hainbat kultur gune eta erakunde bisitatu ditu, Valentziako Generalitateko Kultura, Hezkuntza eta Kirol kontseilari Vicent Marzák lagunduta. Bi kontseilariek egindako bisiten artean Palau de les Arts dago. Valentziako kontseilariak adierazi duen bezala, jarduera ugari biltzen dituen herritarrei irekitako opera-gunea da.


Zupiriak eta Marzák Valentziako Arte Modernoko Institutua ere bisitatu dute, erreferentziazko nazioarteko gunea, Julio Gonzalez eskultorearen erakusketa hartzen duena, artista askorentzat erreferentzia izan zena, hala nola Oteizarentzat edo Chillidarentzat. 

Izan ere, Bingen Zupiria eta Vincent Marzá elkarrekin joan ziren atzo Valentziako Bancaja Fundazioaren egoitzara "Jorge Oteiza-Eduardo Chillida. Diálogo en los años 50 y 60"  erakusketaren inauguraziora.

Erakusketak bi artisten ehundik gora pieza biltzen ditu, eta artisten bi erakunde legatarioen adostasuna eta lankidetza du: Jorge Oteiza Fundazio Museoa eta Chillida Leku. Javier Gonzalez de Durana da erakusketa honen komisarioa, eta 2022ko martxoaren 6ra arte egongo da ikusgai Valentziako Bancaja Fundazioan. Zupiriak nabarmendu duenez, "Europako XX. mendeko bi euskal artista handiren arteko harreman artistiko eta gizatiarraz hitz egiten duen erakusketa da".


Erakusketari buruzko informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak