Bingen Zupiria "Jorge Oteiza-Eduardo Chillida. Diálogo en los años 50 y 60" erakusketaren inaugurazioan izan da Valentzian

2021-11-04

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Valentziako Bancaja Fundazioaren egoitzan izan da gaur, "Jorge Oteiza-Eduardo Chillida. Diálogo en los años 50 y 60"  erakusketaren inaugurazioan.

Erakusketak bi artisten ehundik gora pieza biltzen ditu, eta artisten bi erakunde legatarioen adostasuna eta lankidetza du: Jorge Oteiza Fundazio Museoa eta Chillida Leku. Javier Gonzalez de Durana da erakusketa honen komisarioa, eta 2022ko martxoaren 6ra arte egongo da ikusgai Valentziako Bancaja Fundazioan. Zupiriak nabarmendu duenez, "Europako XX. mendeko bi euskal artista handiren arteko harreman artistiko eta gizatiarraz hitz egiten duen erakusketa da".

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak