Berriak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzak 2021-2022ko Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu du

2021-11-05
  • Planaren bidez koordinatuko dira erakundeek mobilizatzen dituzten baliabideak
  • Aurtengo neguan elurra kentzeko 201 makina, tona askotako ibilgailuak erretiratzeko 7 garabi, koordinazio- eta zaintza-lanetan laguntzeko 130 ibilgailu eta Ertzaintzako lurralde-unitateko patruilak aktibatu ahal izango dira
  • Iazko neguan 5 aldiz aktibatu zen Neguko Bidezaintza Plana

Eusko Jaurlaritzak koordinatuko duen 2021-2022ko Neguko Bideozaintza Planean jaso denez, elurra kentzeko foru aldundien eta autobideen 201 makina, tona askotako ibilgailuak erretiratzeko puntu estrategikoetan kokatuko diren 7 garabi astun eta koordinazio- eta zaintza-lanetan laguntzeko beste 130 ibilgailu aktibatu ahal izango dira. Horiei Ertzaintzaren trafikoko lurralde-unitateetako patruilak batu behar zaizkie, eta patruila-kopurua ertzain-etxeetako baliabideekin indartu eta osatu ahal izango da. Planean aurreikusten da 2021-2022ko negurako 27.600 tona gatz eta 760.000 litro gatzun izatea.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafikoko zuzendariak gaur goizean aurkeztu du 2021-22ko Neguko Bidezaintza Plana Euskadiko Trafikoa eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan egin den bileran, eta bertan foru-aldundien, autobideen, Ertzaintzaren, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zerbitzuaren eta Gobernu zentralaren ordezkariek parte hartu dute.

Aurreko neguetan bezala, plana zati batean aktibatu ahal izango da, elur-mailaren eta prezipitazio-kopuruaren arabera. Zehazki, jarraipen-eta informazio-fasea elur-maila 1.000 metroan kokatzen denean aktibatuko da, eta fase operatiboa, berriz, elur-maila 700 metrora iristen denean eta prezipitazio-kopuruak horrela egitea aholkatzen duenean.

Eusko Jaurlaritzaren Neguko Bidezaintza Plana iragarpen meteorologikoen eta meteorologiak Euskadiko errepideetan duen eraginaren arabera baliabideak mobilizatzen dituzten erakundeak eta autobideen emakidadunak koordinatzeko plan bat da.

Neguko Bidezaintza Plana 5 aldiz aktibatu zen aurreko neguan

2020-2021 neguan planaren azken urteetako aktibazio-kopuru txikiena erregistratu zen. Jarraipen- eta informazio-fasea bost aldiz aktibatu zen, 2019-2020ko ekitaldian baino behin gutxiago. Fase operatiboa, berriz, bi aldiz aktibatu zen 2020-2021eko neguan, aurreko 2 neguetan bezala. Nabarmendu behar da 2017-2018ko neguan guztira 17 aktibazio erregistratu zirela, eta horietako 10etan fase operatiboa aktibatu behar izan zela.

Aktibazioak

NBP

2020-21

2019-20

2018-19

2017-18

2016-17

2015-16

2014-15

Jarraipen-fasea

5

6

8

17

8

11

12

Fase operatiboa

2

2

2

10

6

8

9

Laburbilduz, 2020-2021eko negua azken urteetako lasaiena izan zen, Euskadiko errepide-sarean izandako elurrak/izotzak trafikoan izan zuen eraginaren ikuspegitik. Datu adierazgarri moduan, azpimarra daiteke 2017/18ko kanpainan NBPren Koordinazio Organoa 5 aldiz elkartu behar izan zela Krisi Mahaian eta 2018/19ko neguan behin; 2019/20ko eta 2020/21eko kanpainetan, berriz, ez zen beharrezkoa izan Koordinazio Organoa elkartzeko deia egitea.

Aholku praktikoak

Eguraldi txarrarekin kontu handiz eta zuhurrago ibili behar da errepidean. Abiadura moteldu behar da eta tarte handiagoa utzi behar da aurrean doazen ibilgailuekin, zoru bustian distantzia handiagoa behar baita ibilgailua gelditzeko.

Pneumatikoek egoera onean egon behar dute, pneumatiko higatuek ez baitute ura behar bezala husten eta istripua eragin dezakete. Neguko pneumatikoak jartzea gomendatzen da, zoruan ura, izotz zuria, izotza eta elurra dagoenean trakzio, frenatze-ahalmen eta kontrol hobea eskaintzeko diseinatuta baitaude. Neguko pneumatikoak jartzen ez badira, bidean elurra dagoenean behar-beharrezkoa da ibilgailuetan kateak eramatea eta jartzen jakitea zirkulatu ahal izateko.

Hotz handia egiten duen egunetan kontuz izotzarekin, ABS edo lau gurpileko trakzioa bezalako sistema modernoek ere ez gaituzte libratzen irristatzeko arriskutik. Ezinbestekoa da, beraz, astiroago eta zuhurrago gidatzea.

Beira-garbigailuak dira zaindu beharreko beste elementuetako bat: baldintza onetan eduki behar dira beti, euria edo elurra ari duenean errepidea ongi ikusi ahal izateko.

Era berean, funtsezkoa da bat-batean ez frenatzea eta abiadura handian ez zirkulatzea. Leunki eta pixkanaka frenatzen ahalegindu behar da, gurpilak blokeatu ez daitezen eta ibilgailuaren kontrola gal ez dezagun. Horrelakoetan, frenoko pedala askatu beharko da trakzioa berreskuratzeko, eta motor-frenoa erabili frenoko pedalarekin txandakatuta.

Azkenik, elurrarekin abiatzean garrantzizkoa da pixkana azeleratzea. Gurpilek irrist egiten badute, martxa handiagoa sartu beharko dugu gurpilei indar gutxiago aplikatzeko.

10 iruzkin
  • @rallyrobles
    2021-11-06

    Comentario de Twitter:
    RT @trafikoaEJGV: ⛈️☃️ Presentado el Plan de Vialidad Invernal 2021-2022 👉 https://t.co/1PZ6RFPNh1

    🦺201 máquinas quitanieves
    🏗 7 grúas par…

  • @VaronaJavi
    2021-11-05

    Comentario de Twitter:
    RT @trafikoaEJGV: ⛈️☃️ 2021-2022ko Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu dugu👉 https://t.co/9rJtt5ZsLF

    🦺 Elurra kentzeko 201 makina
    🏗 Tona ask…

  • @VaronaJavi
    2021-11-05

    Comentario de Twitter:
    RT @trafikoaEJGV: ⛈️☃️ Presentado el Plan de Vialidad Invernal 2021-2022 👉 https://t.co/1PZ6RFPNh1

    🦺201 máquinas quitanieves
    🏗 7 grúas par…

  • @ander_osoro
    2021-11-05

    Comentario de Twitter:
    RT @trafikoaEJGV: ⛈️☃️ Presentado el Plan de Vialidad Invernal 2021-2022 👉 https://t.co/1PZ6RFPNh1

    🦺201 máquinas quitanieves
    🏗 7 grúas par…

  • @112_SOSDeiak
    2021-11-05

    Comentario de Twitter:
    RT @trafikoaEJGV: ⛈️☃️ 2021-2022ko Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu dugu👉 https://t.co/9rJtt5ZsLF

    🦺 Elurra kentzeko 201 makina
    🏗 Tona ask…

  • @ertzaintzaEJGV
    2021-11-05

    Comentario de Twitter:
    RT @trafikoaEJGV: ⛈️☃️ 2021-2022ko Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu dugu👉 https://t.co/9rJtt5ZsLF

    🦺 Elurra kentzeko 201 makina
    🏗 Tona ask…

  • @112_SOSDeiak
    2021-11-05

    Comentario de Twitter:
    RT @trafikoaEJGV: ⛈️☃️ Presentado el Plan de Vialidad Invernal 2021-2022 👉 https://t.co/1PZ6RFPNh1

    🦺201 máquinas quitanieves
    🏗 7 grúas par…

  • @ertzaintzaEJGV
    2021-11-05

    Comentario de Twitter:
    RT @trafikoaEJGV: ⛈️☃️ Presentado el Plan de Vialidad Invernal 2021-2022 👉 https://t.co/1PZ6RFPNh1

    🦺201 máquinas quitanieves
    🏗 7 grúas par…

  • @trafikoaEJGV
    2021-11-05

    Comentario de Twitter:
    ⛈️☃️ 2021-2022ko Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu dugu👉 https://t.co/9rJtt5ZsLF

    🦺 Elurra kentzeko 201 makina
    🏗 To… https://t.co/jtIqBRpW9K

  • @trafikoaEJGV
    2021-11-05

    Comentario de Twitter:
    ⛈️☃️ Presentado el Plan de Vialidad Invernal 2021-2022 👉 https://t.co/1PZ6RFPNh1

    🦺201 máquinas quitanieves
    🏗 7 grú… https://t.co/lb2bmrv7wM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak