Barakaldoko, Enkarterriko eta Meatzaldeko 35 ETEk Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova ziurtagiria jaso dute, Barakaldon

2021-11-04
  • Eusko Jaurlaritzak, Hazinnova programaren bidez, 395 berrikuntza-proiektu aholkatu ditu 342 euskal enpresa txiki eta ertainetan
  • Ziurtagiriak BIC Bizkaia Ezkerraldean banatu dira, Hazinnova programaren lehen edizioaren zazpigarren onespen jardunaldian
  • Lehen aldiz, Euskadiren berrikuntza-indizea Europa Batasuneko batez bestekoaren gainetik dago (103,6 da  EBkoa 100 izanik)

Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Guztira egingo diren 9 jardunaldietako zazpigarrena Inguraldek antolatu du BIZ Bizkaia Ezkerraldean. Ekitaldian egon dira Amaia del Campo Barakaldoko alkatea; Estíbaliz Hernáez, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea eta Leire Bilbao Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.

Topaketa honetan Barakaldoko, Enkarterriko eta Meatzaldeko 35 enpresek jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Aclima, Enkartur, FVEM, Meatzaldeko Behargintza, Uniport, Gorbeialde.

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:

   

1. Cooper Tratamientos Térmicos, S.A.
2. Ematec Soluciones y Proyectos S.L.
3. Herrayma S.L.
4. Sercontrol 2000 S.L.
5. Solve Imi S.L.
6. TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK, S.L.
7. Artaraz Comercial S.A.
8. REPRESENTACIONES CADAGUA S.L.
9. Muebles Edja S.L.
10. Transformados Metálicos Industriales S.L.
11. Calderería Mongar S.L.
12. DAGASE S.L.
13. Dantak Centro tecnologico dental, S.L.
14. DISPRONAT S.L.
15. Ironchip Telco S.L.
16. LENTITECH, S.L.
17. LOGISTIKA ETA BANAKETAREN AMETSA S.L.
18. Luse Ingeniería S.L.
19. Sainz e Hijos Logistica S.L.
20. Serigrafía Sestao S.L.
21. Servilor Tec S.L.L.
22. SINE INGENIERÍA ELÉCTRICA, S.L.
23. Sopres Sociedad de Procesos Recuperativos S.L.
24. Sushi Trading S.L.
25. Waixo Fashion & Digital Solutions, S.L.
26. Rua Alberdi, Eduardo
27. Tecnicas De Ventilacion Calge S.L.
28. VIZCAINA DE BANDAJES Y CARRETILLAS S.L.
29. Bergé Marítima Bilbao S.L.
30. Cantera Lacilla S.L.
31. Auxiliar de Señalizaciones y Balizamientos S.L.
32. Pinturas y Recubrimientos Ursan S.L.
33. Tecoplas S.L.
34. Adell 2010 S.L.
35. Centro Independiente Suministros y Abastecimiento S.L.

Euskal ETE berritzaileak

Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban. Topaketen helburua da ETE bakoitzari aurrez aurre eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea.

Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.

Hazinnovaren hurrengo jardunaldiak hauek izango dira: Bilbon, azaroaren 11n eta Zamudion, azaroaren 18an.

Hazinnova programa, bigarren edizioan izena emateko aukera zabalik dago

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta. Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
  • produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.


Informazio gehiago:
Elena Velasco
T. 615 768 801
Ane Zulaika
T. 676 545291

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia del Campo (Barakaldoko alkatea), Leire Bilbao (Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia)