Euskadik bat egin du Munduko Industria Aliantzarekin 2050ean 0 isuri neto lortzeko

2021-11-04
  • Euskadiko industriak, World Economic Forumek Glasgowko COP 26an gaur gonbidatu dituen lau eskualdeetako bat izanik, aurrerapauso eredugarria eman du eta Munduko Aliantzarekin bat egin du 2050. urtean emisio garbiak 0 lortzeko
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak historikotzat jo du Euskadiko gizarte- eta ekonomia-motor garrantzitsuena den industria-ehuna aitzindaria izatea klima-aldaketaren aurkako borrokaren konpromisoan
  • 2005etik 2020ra, Euskadiko enpresa-sareak berotegi-efektuko gasen emisio-mailaren ia % 50 murriztea lortu du

Industriak ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-balioa sortu behar duela sinetsita Euskadin sortu zen «Basque Net Zero Industrial Super Cluster» delakoak bat egin du gaur, Glasgowko COP26an, 2050ean 0 emisio garbiak lortzeko Munduko Industria Aliantzarekin.

World Economic Forum, WEF, 1971tik arazoak identifikatu, konponbideak diseinatu eta klimaren alde jarduten duen nazioarteko erakunde independentea da. WEFek Euskadi aukeratu du gaur Accelerating the journey toward Net Zero Industrial Clusters forora gonbidatutako lau eskualdeetako bat izateko. Foro horretan sinatu da Tapia sailburuak “historikotzat” jo duen aliantza.

Euskadi aitzindaria izan zen Emergentzia Klimatikoa deklaratzen 2019an, eta, ordutik, garapen inklusibo eta jasangarriaren aldeko apustua argia izan da, eta orain nazioartean onartua industria-mugimendu global horren parte izateko.

Arantxa Tapiak Euskal Industriak gaur emandako pausoaren eredugarritasuna azpimarratu du, eta COP 26ko foro honetan emandako hitzaldian esan du "Nahiz eta Euskadi, batez ere industriala den herrialde txikia, askotan ez ulertua sentitu, denborak arrazoia eman digu egin dugun industriaren aldeko apustuagatik. Industria izan da eta da gure ekonomiaren motor nagusia, BPGaren % 24,3, ekonomia eta gizarte oparoa izatea ahalbidetzen diguna”. Sailburuak bere harrotasuna adierazi du “gaur egun klima-ekintzaren aurrean gure anbizioagatik aintzatetsitako eskualde gisa agertu ahal izateagatik”.

Horrela egiaztatzen du Climed Group Aliantzak, Euskadi anbizio klimatikoan liderrak diren munduko 18 eskualdeen artean kokatzen baitu. Tapiarentzat, “euskal industriak oso ondo daki bere ekoizpen-sistemak hobetu eta bideratu egin behar direla. Konpromiso hori betetzen ari dira, izan ere, 2005etik 2020ra, Euskadiko enpresa-sareak berotegi-efektuko gasen emisio-mailak ia % 50 murriztea lortu du”.

Eusko Jaurlaritzak ezagutzen du zenbateko lana dagoen egiteke industria-giharrak ekarpen handiagoa egin diezaion klima-helburu handiak lortzeari. Horregatik, gaur Glasgowko COP26an berretsi du 2050erako zero emisio garbiekiko Euskadiren konpromisoa.
Amaitzeko, Tapiak esan du “ezin dugula onartu industria mehatxutzat hartzea, baizik eta gure aliatu nagusitzat. Herriaren helburu horiek lortzeko modu bakarra industriaren eskutik egitea izango da.

“Basque Net Zero Industrial Super Cluster”ari buruzko informazio gehiago hemen

 

 

 

2 iruzkin
  • 2021-11-05

    Ezin da merkeagoa izan leku batean edo bestean pertsonek kutsaduren ondoezak pairatzen desleial konpetentziaz

  • 2021-11-05

    Hay que renunciar por haber llegado más tarde, instalaciones más contaminantes poniendo si hace falta tasas importación no se haga competencia desleal como que es más barato contaminar en un lugar que en otro

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak