Berriak Hezkuntza
qrcode

628.000 euro irakasleak IRALE programan dituzten ikastetxe pribatuetarako (Gobernu Bilera 2021-11-2)

2021-11-02

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Agindu bat onartu du, 2021eko irailetik abendura bitartean eskola-orduetan eman beharreko IRALE programako (Irakasleak Alfabetatu eta Euskalduntzea) euskara ikastaroetan parte hartzeko irakasleak liberatu dituzten ikastetxe pribatuei edo ekimen sozialeko ikastetxeei eman beharreko dirulaguntzen deialdia argitaratzen duena.

628.010,86 euroko zenbateko globala duten dirulaguntza horiek, euskara ikasteko liberatutako irakasleak ordezkatzearen ondoriozko gastuak diruz laguntzea dute helburu. Plazaren jabeak eta ordezko irakasleak titulazio berdina izan beharko dute, edo bateragarria.

2021-2022 ikasturte honetako lehen hiruhilekoan (irailetik abendura bitartean), ikastetxe pribatu edo gizarte ekimenekoetako 42 irakasle ari dira Iraleren ikastaroren bat egiten, horretarako liberazioa eskuratuta.

Hezkuntza Sailak laurogeikoen hamarkadan ekin zion irakasleak euskaldundu edo alfabetatzeko lanari. Irakasleak euskal hizkuntzan gaitzeko IRALE programak, beraz, ia lau hamarkadako ibilbidea egin du dagoeneko. Guztira 60 irakasle inguru ari dira egun bertan, bost irakastegitan (Bilbon bi eta Donostian, Gasteizen eta Eibarren bana).

Urteek aurrera egin ahala hezkuntza-sisteman irakasleen hizkuntza-gaitasunean izan den aldaketa tipologikoak behar berriak sortu ditu, hasierakoekin alderatuta erabat desberdinak. Horregatik, IRALEK egun eusten dio oraindik ere irakasleak euskalduntzeko helburuari, baina haien hizkuntza gaitasuna sendotzeak hartzen du programaren zatirik handiena egun, izan sare publikoko zein itunpeko ikastetxeetako irakasleak. Horrekin batera, irakasleak hizkuntzaren didaktikan eta metodologietan gaitzeaz eta hauei prestakuntza sozio-kulturala emateaz ere arduratzen da programa. Era berean, euskarazko ikasmaterialen hizkuntza-kalitatea bermatzeko lanetan ere parte hartzen du, materialak edukiz, moldaera teknikoz eta hizkuntza-trataeraz egokiak izan daitezen bermatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko