Osasun Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioarekin, 370.000 eurokoa, Euskadin aurten droga-mendetasunei buruz garatutako programetarako (Gobernu Kontseilua 2021-11-02)
Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur Osasun Ministerioaren eta Osasun Sailaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko. Hitzarmena 370.000 eurokoa da, eta droga-trafikoagatik eta lotutako beste delitu batzuengatik konfiskatutako funtsetatik dator. Funts horiek aurten Euskadin droga-mendetasunei buruz garatutako programetara bideratuko dira.
Zehazki, bost dira arriskuak eta kalteak prebenitzea eta murriztea helburu duten diruz lagundutako ekimenak:
- Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden droga-mendekoentzako arreta eta larrialdi soziosanitarioko eskakizun txikiko eguneko baliabidea: 70.000,00 €.
- Hontza larrialdietarako eta gaueko harrerarako zentroa: 138.000,00 €.
- EAEko ikastetxeetan alkohol-kontsumoari dagokionez prebentzio selektiboa egiteko programa; 57.000,00 €jasoko ditu.
- Alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoarekin lotutako arriskuak murrizteko programa, EAEn gazteekin eta adingabeekin lan egiten duten edo lan egingo duten pertsonentzat, 30.000,00 €-rekin.
- Eta, azkenik, « Anden 1 » adikzioak artatzeko zentro soziosanitarioak 75.000,00 € bideratuko ditu.
Hitzarmen horren jatorria 1999an Barne Ministerioak -bere garaian hura zen arloko eskuduna- eta Euskadik sinatutako droga-mendekotasunen arloko lankidetza-protokolo orokorra da; hark lankidetza hori urteko hitzarmen berezietan zehazten du, droga-mendekotasunei buruzko proiektuak finantzatzeko.