Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2011ko Ekintzailetza Foroak 2.500 bertaratu baino gehiago izango dituen negoziogune bihurtuko du BEC aretoa

2011.eko irailak 14

Ekintzailetza Foroaren bigarren edizioa inauguratu du lehendakariak, eta izapide burokratikoen murrizketa azpimarratu du

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak dituen abantailen artean Urrian sortuko da Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua gainerako erakundeekin koordinatuta. >Proiektuak abiarazi eta garatzeko aukera eta baliabideak ahalbidetuko dituen elkargunea izatea du helburutzat 2011ko Ekintzailetza Foroak.

Eusko Jaurlaritzak urrian sortuko du Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua. Izapide burokratikoak murriztea eta egungo bide guztiak ekintzaileentzat baliatzea izango dira negozio berri bat abiaraziko duten euskal herritarrek izango dituzten abantailak. Horixe azaldu du gaur Patxi Lopez lehendakariak Ekintzailetzaren Foroaren bigarren edizioaren inaugurazio-ekitaldian, 2.500 bertaratu baino gehiagorekin BEC aretoa benetako negoziogune bihurtu duen ekitaldian.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskutik sortuko da Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua, inplikaturiko gainerako erakundeekin koordinatuta. Ekitaldiaren bigarren edizioa da 2011ko Ekintzailetza Foroa eta aurtengoan ekintzailea du aztergai. Horrela, proiektuak abiarazi eta garatzeko aukera eta baliabideak ahalbidetuko dituen elkargune bihurtu da. Negozio-proiektu bakoitzaren HASIERA izango da 2011ko Ekintzailetza Foroa.

Lehendakariak bere mintzaldian adierazi duenez, ekintzailearen figura errebalorizatzen duen ingurune sozial eta kulturala sortzeaz gain, ekintzailearen espiritua sustatzen duen hezkuntza-sistema bultzatzeaz gain eta beharrezko finantza-laguntzaz gain, "ahalegin bat egin behar dugu betiere hain gogaikarriak diren izapide burokratikoak murrizteko, abentura bat hasi nahi duen edonork bere bidean gainditu beharrekoak. Laguntzak baliatzea ezin da inolaz ere izan enpresa bera sortzea baino arazo handiagoa".

"Horregatik, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua sortu dugu -erantsi du-, informazioa eta aholkularitza bilatzen duten ekintzaileentzako gaur egungo bide guztiak baliatzeko bulego bat. Telefono bakar bat, helbide elektroniko bakar bat, eta web-orri bakar bat eskari eta zalantza guztiei erantzuteko. Ez da beste erakunde bat gehiago, baizik eta lana errazteko zerbitzu bat ekintzaileak jokaleku duen ekosistema konplexuan. Alor horretan erakunde guztiak egiten ari garen ahaleginak batzeko bide bat".

Bere mintzaldian, Patxi Lopez lehendakariak bere egin du 2011ko Ekintzailetza Foroak sortu denetik duen zentzua, esan duenez foroa "etorkizuneko negozio oparoetarako haztegia baita, aurtengoan ere. Euskadi enpresa berrientzat lur emankorra izan dadila nahi dugu. Ezin dugu alde batera utzi mundu osoan talentua lortzeko izaten ari den lehiaketa. Eta horrek hezkuntzarekin hasi eta ekonomia dibertsifikatu, berritzaile eta enplegu-sortzailearekin jarraitzen duen lana eskatzen du".

Bestalde, duela gutxi Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Undak egin zuen bezalaxe, lehendakariak gogorarazi du enplegua sortzeko egungo enpresei lagundu behar diegula (likidezia emanez, lehiakortasuna izan dezaten lagunduz, eta abar), "baina negozio berri eta oparoak sortzea ere ahalbidetu behar dugu. Datuek erakusten dute: enpresa-ekimeneko indizeetan gorakada handienak dituzten herrialdeek enplegu-murrizketa handienak izateko joera dute". Ildo horretan, adierazi duenez, egoera hobean egon bagintezkeen ere, "iaz SPRIk eta Enpresa eta Berrikuntza Zentroek babesturiko 130 enpresa berri sortu ziren, eta 2009an 112 soilik, hau da, urte horretan baino % 16 gehiago".

Patxi Lópezek Euskadiko enpresaburuak omendu ditu berriz ere, esan baitu "euskaldunek gure ADNan daukagula ekintzailetza. Milaka enpresaburu txikiren ahalegin eta ekimenaren gainean eraiki da gure herrialdea, egun batean zerotik hasi eta amets berezi eta lehiakorra aurrera eramatea erabaki zutenean. Guztiok ezagutzen ditugu adibideak gure herri eta hirietan. Familia-enpresen eskutik hazitakoak gara, lurraldean erroturikoen eta lurraldearen aurrerabidearen eta ongizatearen eragile izan direnen eskutik. Eta hori da galdu behar ez dugun balioa".

2011ko Ekintzailetza Foroa

Osoko bilkuran Emilio Duró enpresaburu galiziarrak parte hartuko du, azken hilabeteotan errebelazio mediatikoa bihurtu dena gizartean optimismoa zabaltzeko eman dituen hitzaldi eta mintzaldien kanpainari esker, eta horixe da Eusko Jaurlaritzak euskal ekintzaile eta enpresaburuei helarazi nahi dien mezuetako bat, hain zuzen ere.

Ondoren, programaren hainbat jarduera abiaraziko dira, ekintzaileen arteko benetako trukea bultzatzeko BEC aretoan bertan negozio-aukerak izan daitezen.

Iazko edizioa Euskadiko erakunde eta eite guztiek ekintzaileari eskaintzen dizkioten laguntza eta zerbitzuen erakusleiho ordenatua izan zen, eta 2011ko Ekintzailetza Foroa, aldiz, ekintzaileen premia praktikoei erantzun nahi dien edizioa izango da. Proiektuak abiarazi eta garatzeko aukera eta baliabideak ahalbidetuko dituen elkargunea izango da BEC aretoa. Negozio-proiektu bakoitzaren HASIERA izango da 2011ko Ekintzailetza Foroa.

Helburu horiek zehazteko, 11 tailer tematiko diseinatu dira programan, ezinbestekoak edozein jarduera ekintzailetan (ideiak, proiektuak, gaitasunak, lidertza, merkatua, giza baliabideak, finantzaketa, lankidetza, enplegagarritasuna, marketina, eta abar), eta 6 mahai-inguru sorkuntzara, komunikaziora, konfiantzara, networking-era, 2.0 produktibitatera edo on-line estrategietara bideraturiko gaiekin.

Gainera, dinamika guztiz partizipatiboak planifikatu dira, eta esperientziak partekatu nahi dituenak hitzordua lortu ahalko du beste enpresa batzuekin, betiere bere interesen neurrian, "Enpresa-lankidetza" deituriko gunearen barruan. Era berean, 'Negozio-aretoa' deituriko gunea zabalduko da, eta bertan ekintzaileen kopuru jakin batek, hautaketa-irizpide zorrotza gainditu duenak, stand iraunkor eta doakoak izango ditu bere proiektu ekintzaileak erakusteko.

Oraindik dinamikoagoak izango dira 'Speaker corners' eta 'Elevator pitch' deiturikoak, bertan proiektuen hitzezko azalpen laburrak egingo direlarik eta enpresa eratu berriek hazteko beren inbertsio-proiektuak aurkeztuko dituztelarik. Horiek bezain partizipatiboa izango da Mondragón Unibertsitateko ikasle gazteen talde batek zuzenduriko gunea, talde-dinamika berritzaile batzuk jarriko baitituzte martxan beren adineko jendea sentsibilizatzeko, unibertsitatekoa eta lanbide-heziketakoa.

2011ko Ekintzailetza Foroan 2.500 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte, eta horietatik erdiak baino gehiago ekintzaile eta enpresak dira eta beste erdiak ekintzailetzaren agenteak, LHko ikastetxeetako eta Unibertsitateko ikasleak, finantza-erakundeak, eta abar.

 

4 iruzkin
  • @josetxosese
    2011.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    @alorza con respeto, pero la página d Emprende2011 en @irekia m genera cierto rechazo por parecer publi del lehendakari http://t.co/v4Xa5ilf

  • @gemmarojo
    2011.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: #emprende2011 videos, entrevistas a empendedores, fotos y reseña desde @Irekia http://t.co/8uNGFmCX

  • @aslenews
    2011.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    #emprende2011 videos, entrevistas a empendedores, fotos y reseña desde @Irekia http://t.co/mqgzKCzY

  • @vllona
    2011.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    #emprende2011 videos, entrevistas a empendedores, fotos y reseña desde @Irekia http://t.co/7dds7Kvs

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)