Euskadik COP 26 - Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Mundu Konferentzian parte hartu du, eskualdeen ahotsaren buru izateko

2021-10-29
  • Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Glasgown izango da, azaroaren 4tik 8ra, eta, bertan, industriari, energiari eta biodibertsitateari buruzko ekitaldietan parte hartuko du, eta erakundeek eta eskualdeek klimaren aldeko ekintzetan duten eginkizuna aztertuko du

  • COP26-k Parisko Akordioaren aurrerapen-maila berrikusiko du, bost urteren ondoren, eta espero da hartatik mundu-mailako adostasun berria lortzea, emisioak zorrotz murriztu eta berotze globala eteteko

  • Nazio Batuek Euskadi kontzientzia klimatikoan munduko eskualde aurreratuenetako bat dela aitortu dute, eta “Anbizio Klimatikoaren aldeko Aliantza”rako 22 hautatuetako bat da

Eusko Jaurlaritza COP 26 - Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Munduko Konferentzian izango da; Glasgown izango da (Eskozia), azaroaren 1etik 12ra. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak aktiboki parte hartuko du, azaroaren 4tik 8ra bitartean, industriari, energiari, biodibertsitateari, erakundeen arteko elkarlanari eta eskualdeek eta toki-erakundeek klimaren aldeko ekintzan duten funtsezko eginkizunari buruzko ekitaldietan.

COP 26 - Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia 2015eko Parisko Goi Bileratik egingo den hitzordu garrantzitsuena dela nabarmendu da. COP26a, urtebete geroago egingo da, pandemiaren ondorioz, eta, hartan, Parisko Akordiotik 5 urte igaro ondoren herrialdeek egindako aurrerapenak berrikusiko dira. Hartan, xede gehiago ezartzea espero da, handinahiagoak, berotze globala etetea lortzeko, emisioak murrizteari dagokionez ez ezik, klima-aldaketaren eraginetara egokitzeari eta eragin horiekiko erresilientzia areagotzeari dagokienez ere.

Nazio Batuek 4 helburu nagusi finkatu dituzte COP honetan lan egiteko, amaierako akordioari begira:

  • Mendearen erdialderako zero emisio garbi ziurtatzea eta 1,5 graduko helburuari eustea (berotze globalari buruzkoa).
  • Erkidegoak eta habitat naturalak babesteko egokitzapenean aurrera egitea.
  • Finantzaketa eta beharrezko baliabideak mobilizatzea.
  • Estatuen arteko elkarlana sustatzea, helburuak lortzeko.

Euskadi mundu osoan “Anbizio Klimatikoaren aldeko Aliantza” eratzen duten 22 eskualdeetako bat da; aliantza Nazio Batuek sustatzen dute. Hori nazioarteko aintzatespena da Eusko Jaurlaritzak 2050erako edo aurretik karbonoaren neutraltasuna lortzeko eta klima-aldaketaren ondorioen aurrean lurralde erresilientea izateko egiten duen lanari eta konpromisoari.

COP26a dela-eta

COP ingeleseko Conference of Parties (Aldeen Konferentzia) siglak dira, eta mundo osoan UNFCCC - Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa eratzen duten 197 estatuei egiten die erreferentzia. 1995ean izan zen lehena, Berlinen, eta 2021ekoa biltzar horren 26. edizioa izango da.

Agenda:

Osteguna, azaroaren 4a. Industria.

Industria izango da azaroaren 4ko jardunaldiaren protagonista. Honako foro hau izango da: ECONOMIC WORLD FORUM: Accelerating the journey toward Net Zero Industrial Clusters- Net Zero industria-klusterretara egiteko bidaia bizkortzen. Euskadik eztabaida-panelean parte hartzen du, adierazpenari atxiki zaizkion bazkideen taldeekin, eta bere taldearentzako zero garbiarekiko konpromisoa nabarmentzen da. Segmentu horrek, halaber, talde bakoitzari bere burua aurkezteko eta edozein oztopo eztabaidatzeko edo zero garbia lortzeko bide emateko aukera emango dio.

Gainera, Scottish Power entzungelan, Euskadik INDUSTRIAK DESKARBONIZAZIOAREN IBILBIDE-ORRIARI EGITEN DION EKARPENA topaketan parte hartuko du. Euskadiko industriak konpromisoa hartu du zero emisio garbi lortzeko, eta World Economic Forum (WEF) maila globalean egiten ari den programarekin bat egin du, industria-klusterrak zero emisio garbietara egin dezaten sustatzeko

Ostirala, azaroaren 5a. Energia.

COP 26aren bigarren jardunaldian, Arantxa Tapia sailburuaren jarduera energiari buruzko ekitaldi nabarmenetan –besteak beste Europako Batzordeko DG ENERGYk antolatukoan– zentratuko da, eta hark bi gai izango ditu erdigune: offshore energia eta hidrogeno garbia. DG Energy-k onartu du Euskadiren kasua bi gaietan, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak panel bat izango du Euskadi esparru horietan egiten ari den apustuak azaltzeko. EBren aldetik, Kadri Simson Energiako komisarioak parte hartzea aurreikusten da. Halaber, honako hauek izango dira: Kadri Simson komisarioa, Francesco La Camera IRENAko zuzendari nagusia, Giles Dickson WindEurope-ko CEOa, Errumaniako ministro ohia eta Clean Path Initiative-ko egungo Governing Board Chair-a, Dorine Bosman Amsterdam-eko Portuko Chief Investment Officer-a.

Energiaren gaien inguruko eguna amaitzeko, COP26 ANBIZIO PLATAFORMA izango da. Ekitaldia Plataforma horrekin batera antolatu da, eta, haren bidez, alderdi sozialagoa landuko da, eremu guztietako eragileek parte hartuko baitute.

Larunbata, azaroaren 6a. Erakunde-mailakoa eta Biodibertsitatearen eguna

Larunbata Biodibertsitateari eskainitako eguna izango da, eta estatuz azpiko erakundeek Edinburgoko Adierazpenaren inguruan hitz egingo dute. Adierazpen hori Biodibertsitatea babestearen aldekoa da, eta bertan Euskadi buru duen Regions 4 sareak zeregin aktiboa izan du.

Gainera, larunbatean, Tapia sailburua bilduko da Eskoziako, Kaliforniako, Lombardiako eta Rio de Janeiroko ordezkariekin, besteak beste.

Halaber, honako honetan ere parte hartuko du: MOBILISING GLOBAL STATE AND REGIONAL LEADERSHIP ON NET ZERO AMBITION. Foro horretan, esku hartzen duten gobernuek nabarmendu dezakete helburuetatik ekintzara nola jauzi egin, iraungo duen ondarea lortzeko, eta koalizioek eta sareek zero emisioen ibilbide-orrian lan egiteko duten garrantzia. Ekitaldi horrek gobernuak, sektore pribatua eta akademia batuko ditu. Energia-trantsizioak eta klima-aldaketari eman beharreko erantzunak behar duten finantzaketan jartzen du fokua.

Eguna amaitzeko: LEADER’S GALA DINNER. Ekitaldiko buru Eskoziako gobernua izango da, eta Nicola Sturgeon lehen ministroa izango da anfitrioia. Bertan, eskualdeetako liderrak batuko dira, azken urteotan Under2 koalizioak izandako lorpenen ospakizunean; horretarako, lehen Under2 Coalition lidergo-sariak eta saridunak aurkeztuko dira.

Igandea, azaroaren 7a, eta astelehena, azaroaren 8a. Nazioarteko sareak eta eskualdeen eginkizuna.

Eusko Jaurlaritzak COP 26an duen presentzia aktiboak eta haren inguruko jarduerek azaroaren 7an jarraituko dute; UNDER2 COALITION biltzarrean parte hartuko du. Under2 Coalition-eko kideek ekintza klimatikoa bizkortzeko 2030a baino lehen egin nahi dituzten ekintza egiaztagarriak aurkeztuko dira.

Astelehenean, azaroaren 8an, Euskadi honako honen anfitrioia izango da: Regions 4.

Regional Governments call to action: what ambition should look like at COP26. Honako adierazpen hau aurkeztuko da: COP26rako eskualdeetako gobernuen Adierazpena; Lombardia, Eskozia eta Euskadi dira buru, COP26aren aurreko ekitaldiaren esparruan, Milanen.

Halaber, Regions 4-ko presidente ere izango da Regions4 eta RegionsAdapt ekitaldian. Bertan, “Eskualdeetako gobernuek egokitzapenean eta erresilientzian anbizioa areagotzeko duten rol katalizatzailea” aztertuko da. Ekitaldi ofizial horrek erakutsiko ditu eskualdeek COPera egokitzapenaren arloan dakartzaten ekintzak eta ekimenaren lehen 5 urteetan Regions Adapt-ekin berenganatutako ikasbideak, eta maila anitzeko gobernamendurako beste dei bat egingo du.

Eremu horretan, azken hitzaldia honako hau izango da: Time 4 Multilevel Action: 2030 Agenda of Cities and Regions to Enhance Ambition & Accelerate Action. Horrek aukera emango dio Euskadiri NBEren nazioarteko sare ofizialetan egoteko. Maila nazionalean itxitako konpromisoetarako maila anitzeko ekintzen adibideak aurkeztuko dira, eta ekintza inklusiboa, larrialdi klimatikoari aurre egiteko.

 

4 iruzkin
  • 2021-11-02

    Con independencia de la necesidad de implementar de inmediato medidas que tiendan a reducir y minimizar los efectos del cambio climático, Euskadi no sólo necesitará invertir una ingente cantidad de dinero a tal efecto, sino que también esas políticas de adaptación e inversión en medidas de protección medioambiental , pueden suponer para Euskadi un nicho de creación de Puestos de trabajo y creación de focos de investigacion e inversión con fondos públicos y privados, Autonómicos, estatales y de la Unión Europea.

  • 2021-11-01

    El multimillonario Jeff Bezos discutió el cambio climático con el príncipe Carlos en vísperas de Cop26:
    https://biznewspost.com/uk-news/billionaire-jeff-bezos-discussed-climate-change-with-prince-charles-on-the-eve-of-cop26/

    ...Y a pesar de promocionar la importancia de tomar medidas climáticas, Bezos llegó a Escocia el domingo al aeropuerto de Prestwick en su avión Gulfstream de 65 millones de dólares como parte de un desfile de 400 aviones privados.

  • 2021-10-30

    Gauzak eta hondakinak zenbatzeko lana badago

  • 2021-10-30

    Sólo en inventariar las cosas y residuos para calcular mejor necesidades reales, hay faena

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak