Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Jose Luis Andak Nekazaritza eta Abelazkuntzarako sektorearen prestakuntzarako eta teknifikaziorako maila azpimarratu ditu ikasturte irekieran

2011.eko irailak 12

Itsasmendikoi zentroko ikaslegoa %23 igo da 2010ekoarekin alderatuz

Arkaute (Araba), 2011ko irailak 12.- Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburua eta Itsasmendikoiko Presidentea den Jose Luis Andak, nekazaritza eta arrantza formaziorako ikasturte berriko irekieran ikaslegoari zuzendu da, “lehen sektoreko etorkizuneko erreferentzia gaztea, arduratsua eta lehiakorra zarete, Euskadi aberatsagoa egiteko iturri”, azpimarratu du.

Horiek izan dira Pilar Unzalu sailburuak zuzentzen duen departamentuaren helburetako batzuk, eta lanak emaitzak ere eman ditu. 2011-2012 ikasturterako matrikulazioa datuak oparoak dira oso, guztira 542 ikasle baitira erdi mailako zein goi mailako formaziorako izena eman dutenak, joan den urtearekin alderatuz, %23 gehiago.

Zehatz-mehatz, 299 gazte dira landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza ikasketak egingo dituztenak, joan den urtean baino %9 gehiago eta horietatik %13 emakumezkoak dira. 243 gazteek Pasaiako Itsas-arrantzak eskaintzen dituen ikastaroetan izena eman dute.

Itsasmendikoik duen sarera Bermeoko itsas-arrantza eskolaren gehitzea oso garrantzitsua izan da lanbide heziketa zikloetako ikasle kopuruaren handitzean.

Egungo egoera ekonomikoa dela eta, Anda sailburuordeak, lehiakortasunerako elementu beharrezkotzat jo du fomazioa, lanpostuak, aberastasuna eta lehen sektorean kalitatezko produktuak sortzeko eta lortzeko beharrezkoa delako. “Gure helburu nagusia gure herritarren, familien, sektorearen beraren eta herri txikien bizi-kalitatea hobetzea da, oro har, gizarte osoarentzako onura ekarriko duen bideak sakontzea” azpimarratu du Jose Luis Andak.

Prestakuntza honen osagarri gisa, IMK-k praktika akordioak ditu 400 enpresa baino gehiagorekin. Nazioarteko lankidetza-hitzarmenak eta elkartruke programak ere badaude aukeran atzerrian praktikak egin nahi dituzten ikasleentzat. Horrez gain, lan-poltsaren zerbitzua dago besteren kontura lana aurkitu nahi dutenen eskura, sektoreko enpresekin eta ikasleekin bitartekari lanak egiten dituena, hain zuzen ere. Norbere enpresa eratu nahi duten ekintzaileek ere bi laguntza zerbitzu dituzte: GEROA eta GazteNEK.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)