Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabalek gazte justiaziaren euskadiko sistemari Berriztuk egiten dion ekarpena goratu du

2021-10-29

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Bilbon, hezkuntza-elkarte horren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du, eta zorionak eman dizkio gizarte-konpromisoarekin bete dituen hiru hamarkadengatik

Beatriz Artolazazabalek Berriztu fundazioaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du. Ekitaldiak gaur izan dira, Bilbon, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko auditorium nagusian.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, hasteko, honako hau esan du: “zorionak Berriztu eratzen duzuen guztioi”. Ondoren, honako hau ekarri du gogora: “30 urte igaro dira legearekin gatazkan dauden adingabeak barneratzeko lehen hezkuntza-zentroa sortu zenetik Euskadin”.

Berriztu Eusko Jaurlaritzaren elkarteen erregistroan 1991ko ekainean inskribatu zen. Kudeatu zuen lehen laguntza-aukera sasoi hartan ‘Euskal Autonomia Erkidegoko adingabe arau-hausleak barneratzeko zentro’ izendatzen zena izan zen. Erakunde hori ‘Miguel Ángel Remírez hezkuntza-zentro' izenez ezagutzen zen, eta Ortuellako (Bizkaia) Urioste auzoan zegoen.

Orduan helburua zen adingabe horiek neurri judizialak betetzera Euskaditik oso urrun bidaltzera behartzen zuen gabeziari erantzutea”, esan du Artolozabalek, eta esan du “orain, gazte-justiziaren sistema finkatua eta eraginkorra” dugula. Sailburuak sistema honela definitu du: “neurrien heziketa-izaeran, erantzukizuna hartzean, gutxieneko esku-hartzean, eskubide guztiekiko errespetuan, banako egokitzapenean eta ikuspegi komunitarioan oinarritzen da”.

Elkarteak jarraitzen du gaur egun aktiboki parte hartzen Urgozo, Arratia eta Uribarriko hezkuntza-zentroen kudeaketan, bai eta Bizkaiko autonomia-egoitzean eta eguneko zentroetan eta Toki Irekietako Neurrien Zerbitzuan ere. “Berriztuk jakin du profesionalki hazten eta, horretarako, programak ebidentzia enpirikoetan oinarritzen; hala egin du, besteak beste, laguntzaren ikuspegi interakzionalaren eta harreman-ereduaren kasuan”, esan du sailburuak. Halaber esan du irabazi-asmorik gabeko erakunde horren taldea, orain, “adingabe eta familien orientazioan eta terapian, gurasoen aurkako indarkerian, genero-indarkeriaren biktimetan edo gizarteratzean eta prestakuntzan eta justizia errestauratiboan ere” badagoela murgilduta.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkariak esan du gazte-justiziaren Euskadiko ereduak bitarteko irekian esku hartzeko eredua finkatu duela eta emaitza onak dituela: kontziliazio- eta erreparazio-prozesuen ehuneko handia neurri irmoen aurrean, eta neurriaren ondoren % 20tik beherako berrerortze-tasa.

Artolazabalek honako hau esan du: “gure esperientzia gazte-justiziaren eremuan, bertan Berriztuk ekarpen handia egin duela aintzat hartuta, inspirazio-iturri izango da askatasuna kendu dieten helduen gizarte-inklusioaren prozesuetarako. Gure gazte-justiziaren sistema espetxeen kudeaketarako erabiltzen dugun ispilua da”.

Sailburuak aipatu du, amaitzeko, hirugarren sektoreko entitateek “pertsona kalteberen bizi-proiektuen sustapenean eta garapenean” egiten duten ekarpen garrantzitsua, eta honako hau nabarmendu du: “gure Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren helburuak bat datoz Berriztu hezkuntza-elkartearen misioarekin, balioekin eta historiarekin. Zorionak, berriro ere, gizarte-konpromisoari eusten emandako hiru hamarkada hauengatik”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)