qrcode

Tapia: “Ekonomia deskarbonizatzeak bi motatako inbertsio garrantzitsu egitera behartzen gaitu: berriztagarriak batetik eta eraginkortasun energetikoa bestetik, eta lehenbailehen hasten bagara, hobe”

2021-10-29
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur goizean Herri Irratian egindako elkarrizketa batean nabarmendu duenez, 2050era arteko trantsizio energetikoak egungo eredua aldatzera behartzen du
  • Euskadik COP26ra darama isurketa garbien konpromisoa, jakinda tokian tokiko eremuetan lan eginik lor daitekeela isurketen % 80an eragina izatea
  • Europatik datozen baliabideek katalizatzeko balio dute, trantsizio hori bizkortzeko, baina inbertsio handiena pribatua da eta proiektu eraldatzaileak izan behar dute. Une honetan, Euskadiko proiektuak halakoak dira.

 

Arantxa Tapia sailburuak aktualitate-gaiak aztertu ditu gaur goizean Herri Irratian egindako elkarrizketan. Jorratutako gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Energiaren prezioaren igoera ez da hor geratu eta KPIa iritsi da.
Klusterrekin, Ribera ministroarekin eta Sefcovic presidenteordearekin partekatutako hausnarketaren arabera, energia-fakturak egitura-aldaketa bat izan behar du epe luzera, eta ekidin egin behar da eguneroko merkatuko prezioekin aritzea. Funtzionamendu-eredua aldatu behar dugu, bizi dugun trantsizio energetikoak eredu hori aldatzera behartzen gaitua.
Astearte honetan onartutako Errege Lege Dekretuak argitu egin du egoera eta segurtasun juridikorik eza saihestu du ezinbestekoak diren inbertsio garrantzitsuak egin ahal izateko. Gure ekonomia deskarbonizatu behar badugu, oso garrantzitsuak diren bi inbertsio mota egin behar ditugu: berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan. Eta zenbat eta lehenago hasi bi esparruetan lan egiten, hobeto.
2050era emisio garbiekin iristea da helburua, eta hori ez dagokie soilik gobernuei, baizik eta industriari eta, oro har, gizarteari. Jarduketak maila oso lokalera eraman behar ditugu, gu garelako emisioen % 80an eragiten dugunak. Euskaditik COP26ra konpromiso garrantzitsua daramagu, isurketa netoak zero izatera konprometitzen den Super Kluster Industriala osatu dugu.
Deskarbonizazioak eta trantsizio energetikoak erpin asko dituzte, eta guztiak banan-banan aztertu behar dira. EBri eskatu zaio gas-hornidura bermatzeko, Aljeriako eta Errusiako gasaren menpe gaudelako eta arazo geopolitikoek zuzenean eragiten digutelako. Erronka hori onartu behar dugu. Ez da Euskadiren arazoa, Europar Batasunarena baizik, eta lurraldea zenbat eta industrializatuago egon, orduan eta gehiago eragiten digu.

Europatik datozen baliabideek katalizatzeko balio dute, trantsizio hori bizkortzeko, baina inbertsio handiena pribatua da eta proiektu eraldatzaileak izan behar dute. Une honetan, Euskadiko proiektuak halakoak dira.
Pandemiaren krisiaren susperraldia uste genuena baino askoz azkarragoa ari da izaten; beraz, une honetan eskaria eskaintza baino handiagoa da, baina azkenean orekatuko dira, eta espero dezagun laster izango dela. Une honetan ez dut ezkorra izan nahi, mundu mailako arazoa delako, ez delako soilik Euskadiren arazoa. Eta gainera, arazo horiek guztiak tartean, hazten ari gara.

 

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-10-29

    Eta hori minireaktore nuklearrei buruz esaten da, klima-aldaketa hasiberriarekin ere bat datoz?

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-10-29

    Y eso se dice de minireactores nucleares, ¿también encajan con cambio climático incipiente?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak