Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzetarako Idazkaritza Orokorrak premia larrietarako laguntzak eman ditu

2009.eko abenduak 29

Eusko Jaurlaritzak 207.854 euro eman ditu 85 familiarentzat, premia larrietarako laguntzen barruan


Kanpo Ekintzetarako Idazkaritza Orokorrak, Euskal Gizataldeentzako Zuzendaritzaren bitartez, 207.854 euro eman ditu azken deialdi honetan, Argentina, Txile, Mexiko, Uruguay eta Venezuelako 26 euskal zentrotako 85 familiaren artean banatzeko.


Diruzko laguntza hau atzerriko euskal gizataldeetako kide edo partaideentzako izaten da funtsean, eta premia larriak asetzeko ematen da: direla gizarte-beharrak, premia ekonomikoak, mantenua ziurtatzeko modurik ez edukitzea, edo beste inola tratatu ezingo liratekeen gaixotasun larrien tratamenduak.


Laguntza hauek emateko, honako irizpideak hartzen ditu kontuan Eusko Jaurlaritzak:

• Etxean zenbat diren eta guztien artean zenbat diru jasotzen duten hilero, dena delako herrialdeko bataz besteko errenta kontuan hartuta.

• Dena delako gertakari sozial edo osasunekoa zenbateraino larria den. Kontu hori Osasuneko Saileko mediku batek baloratzen du, Epaimahaiaren laguntzaile moduan.

• Eskatutakoa premiaren araberakoa izatea. Horretarako, zenbat eskatu den baloratzen da, kontuan hartuta etxean zer egoera daukaten (zenbat lagun, zenbat diru-sarrera eta zer herrialdetan bizi diren); gaixotasun larrien kasuan ordaindu gabe geratzen diren tratamendu garestiak salbu.

 

Gasteizen, 2009ko abenduaren 28an.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan