Eusko Jaurlaritzak bere gizarte-politika indartu du, Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismotik datozen europako funtsetatik 116 milioirekin

2021-10-28
  • Ione Belarra Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren ministroak hitzarmena sinatu du Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin, datozen hiru urteetan 17 proiektu sozial bultzatzeko
  • Euskal proposamena hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin koordinatuta egon da, eta eraldaketa digitalari eta gizarte-, osasun- eta demografia-arloari lotutako hainbat ekimen biltzen ditu

Gasteiz, 2021/10/28

Eusko Jaurlaritzak Beatriz Artolazabalen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez bultzatutako gizarte-politikek 116 milioi euro jaso dituzte Berreskuratze eta Erresilientziarako Mekanismotik datozen Europako funtsetatik. Diru horrekin 17 proiektutan indartu ahal izango dira ekintzak datozen hiru urteetan.

Akordioa gaur goizean sinatu da Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan, eta bertan izan dira Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubideen eta Agendaren ministroa, Ione Belarra, eta Artolazabal sailburua. Gainera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Maite Peña (Gipuzkoa), Sergio Murillo (Bizkaia) eta Emilio Sola (Araba) foru-diputatuak izan dira protokolo-ekitaldian.

“17 proiektu horiek I+G+B estrategiaren barruan daude. Estrategia horretan, prospekzioa, ikerketa, prestakuntza, ikaskuntza eta berrikuntza sartzen dira, sektore publikoa, pribatua, soziala eta unibertsitatekoa barne”, esan du Artolazabal sailburuak hitzarmena sinatu ondoren.

Sailburua pozik agertu da aldundien, EUDELen eta sailaren arteko lankidetzarekin. Ildo horretatik, aitortu du injekzio ekonomikoak “aurrerapen handia ekarriko duela gizarte- eta osasun-zainketen arloko trantsizio-politikan, zaintzarako tokiko ekosistemak bultzatuz”. Halaber, “hainbat erakunderen arteko elkarlana” baloratu du, Belarrako Ministerioari dagokionez.

AFA

Arabako Foru Egoitzetarako Laguntza Integralaren Proiektua

AFA

Arabako adingabeen zentroak

AFA

Etxean Bai proiektua

GFA

Gipuzkoako adinekoen egoitza-zentroen sarea pertsonengan oinarritutako elkarbizitza-ereduetara egokitzea

GFA

Dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntzeko berrikuntza-zentroa

GFA

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako harrera eta arreta integraturako zentroa

GFA

Egoitza-bazterkeriako egoeran dauden pertsonentzako harrera- eta arreta-zentro integratua

GFA

Gipuzkoa zaintza lurraldea 2030/ Gipuzkoa

BFA

Egoitza zentroetako profesionalen prestakuntza eta gaikuntza hobetzeko plana. Profesional soziosanitarioen kualifikazioa eta prestakuntza bultzatzea adinekoen egoitzetan.

BFA

Getxoko belaunaldien arteko zentroa. Zentro berritzaile bat sortzea Getxon, adinekoen eta gazteen arteko belaunaldien arteko bizikidetza bultzatzeko.

BFA

Erreferentziako eskualdeko zentro soziosanitarioak. Eskualde mailan, eskualdeko egoitza-zentroak garatzea, eremu soziosanitarioan laguntza espezializatuak eskainiko dituztenak, hala nola, prestakuntza espezializatua, laguntza, orientazioa, koordinazioa eta baliabide partekatuak.

BFA

ETXETIC. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak etxean gelditzeko laguntza zerbitzua, teknologia berrietan oinarritutako arriskuen monitorizazio, prebentzio eta detekzioaren bidez.

EJ

Historia sozial elektronikoa eta udaletako gizarte zerbitzuen digitalizaziorako laguntza.

EJ

Gizarte- eta osasun-historia elektronikoa

EJ

Altxor 7.0. Adinekoen bizi proiektuei laguntzeko zerbitzu pilotua

EJ

Bizitza-luzerari buruzko Mugaz Gaindiko Europako Poloa

EJ

Gipuzkoan parte hartzea Zaintza Lurraldea eta OK etxean

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jone Belarra ( Ministra de Derechos Sociales y Agenda 2030); Maite Peña(Diputada Foral de Politicas Sociales de Gipuzkoa); Sergio Peña( Diputado foral de Acción Social de Bizkaia);Emilio Sola Ballojera( Diputado foral de Políticas Sociales de Alaba)