Arriola sailburuak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioari hasiera eman dio

2021-10-27

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioa inauguratu du asteazken honetan Donostiako Antzoki Zaharrean.

Ekitaldian, Euskadiko arkitekturaren, hirigintzaren, diseinuaren eta kulturaren munduko berrehun pertsona inguruk parte hartu dute. Sailburuak nabarmendu duenez, “harro egoteko modukoa da MUGAK ezinbesteko hitzordu bihurtu dela azken urteotan sektoreko profesionalentzat zein hiritarrentzat”. “Ahalegin partekatuari esker lortu da hori, eta horri esker, Bienalean nazioarteko hizlariak, herri-ekitaldiak, euskal arkitekturaren promesak, ikasleak eta arkitektoak elkarrekin bizi ahal izan dira”, azaldu du.

Inaugurazioarekin batera, Carme Pinós, Bienaleko erakusketa nagusiko protagonistaren eta José Ángel Medina MUGAK Bienalaren hirugarren edizioko komisarioaren arteko solasaldia izan da.

Mugak lehen aldiz iritsiko da hiru euskal hiriburuetara erakusketa-programaren bidez. Azaroan zehar garatuko den programazioak ia ehun jarduera biltzen ditu, erakusketa, hitzaldi, tailer eta ikus-entzunezko proiekzioen artean.

Ondarea eta modernitatea lelopean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak bultzatutako biurtekoak “eztabaida bultzatu eta arkitekturaz gozatzeko aukera eskaini nahi du, askotariko formatu eta ikuspegiekin”, sailburuak gogorarazi duenez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak