Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Oñatin izango dira Bulego Judizial eta Fiskal Berriari buruzko bigarren jardunaldiak

2011.eko irailak 12

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak hartuko ditu aste honetan Bulego Judizial eta Fiskal Berriari buruzko bigarren jardunaldiak. Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak antolatzen du magistratu, epaile, fiskal, auzitegiko mediku, idazkari judizial, abokatu, prokuradore eta eskola graduatuei, beste kolektiboen artean, zuzendutako topaketa hau. Honen amaiera-ekitaldia Justizia eta Herri Administrazioko sailburua den Idoia Mendiak egingo du. 

Jardunaldiak ostegunean hasiko dira hiru mahai-inguruekin. Horietan, bulego judizialak lurraldeetan izan duen hedapena berrikusiko da, hedapen hori buruz ateratako ondorioak aztertuko dira eta Justizia arloan 'coaching' delakoaren egokitasunari helduko zaio. Ostiralean, berriz, aztertuko diren gaiak hiru izenburu hauetan laburbilduko dira: 'Nora goaz?', 'Bulego judizial berria' eta 'Kalitatearen erronkak justizia demokratiko batentzat'. Azken hau Costa Ricako Gorte Goreneko magistratua den Rolando Vegaren hitzaldiaren izena da.

Esandako mahai-inguru horiek Rosa Violet, Pablo Bustamante, Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoko dekanoa, Juan Calparsoro, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, eta Margarita Uria, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea, diren profesionalek koordinatuko dituzte. Horietan eztabaidan arituko dira Justizia Ministerioko ordezkariak, Estatuko Fiskaltza Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta autonomia batzuetako gobernu batzuk.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)