Berriak Hezkuntza

Ireki da atzerriko 548 hizkuntza ikastaroetarako eskaerak aurkezteko epea

2021-10-26
  • Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da azaroaren 22ra arte
  • DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua 
  • Hezkuntza Sailak ingeles, frantses edo aleman ikastaroak egiteko aukera eskaintzen du, hiru asteko iraupenekoak, 2022ko udan

Irekita dago atzerrian ingeles, frantses edo aleman ikastaroak egiteko Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen 548 ikastaroetan parte hartu ahal izateko eskaerak egiteko epea. Hiru asteko iraupena izango duten ikastaro eta egonaldi hauek, BDHko 3. eta 4. mailetako ikasleei nahiz Batxilergoko lehen eta bigarren mailetakoei zuzenduak dira. Baldintzak bete eta interesa duten ikasleek, azaroaren 22ra arte egin dezakete eskaera, online Hezkuntza Sailaren webgunearen bitartez, edo ikastetxean bertan aurrez aurre.

Hezkuntza Sailak 847.038 euro bideratzen ditu 2022ko udan Irlandan, Erresuma Batuan, Alemanian edo Frantzian burutuko diren ikastaro hauetarako. 548 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira:

  • Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
  • Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
  • Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
  • Ikasleak 2022an gehienez ere 19 urte betetzea.

Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan-etorriko bidaia Euskadiko hiru hiriburuetatik ikasleak egonaldia egingo duen herrialderaino, bidaia-asegurua, hizkuntza-ikastaroaren matrikula eta eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa.

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izan dira bai ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita familiaren egoera ekonomikoa ere. Ondorioz, honela banatu dira 548 plaza horiek, lau herrialdeetan:

 


Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

Batx.

DBH

Batx.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

117

32

43

285

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

398

150

548

 

Bi tarte

Plazaren bat egokitu zaien ikasleek ezinbestekoa izango dute dagokion ordainketa egitea. Lehen tartean daudenek, 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-beka jaso zuten ikasleak. Bigarren tartean aldiz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez zutenak daude.

Informazio gehiago: https://bit.ly/2TeG3X2

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak