Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 2,4 milioi euroko zuzeneko diru-laguntza emango dio Sestaoko Udalari, Labe Garaia balioan jartzeko (Gobernu Bilera 2021-10-26)

2021-10-26

Sestaoko Labe Garaia monumentu-kategoriako kultura-ondasun izendatu zuten 2005ean. Gainera, egoera ahulean dauden eskualdeak bultzatzeko Lehentasunezko Jarduteko Guneetako batean (ZAP) kokatzen da. ZAP plana Berpiztu programaren barruan dago. Sestaoko Labe Garaia ZAP planean sartutako proiektuetako bat da.

Horrela, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2,4 milioi euro inbertituko ditu industria-ondasun horri balioa emateko lanetan. Horretarako, urte anitzeko zuzeneko diru-laguntza emango zaio Sestaoko Udalari, eta honako lan hauek aurrera eramateaz arduratuko da: 

  • Hondeaketa-plana eta ingurumen-baimena
  • Txabarri-La Benedictina bidearen eta Labe Garaiko Parke Publikoaren arteko irisgarritasuna
  • Bisita-zentroaren-Musealizazio espazioen eta BIC-Bizkaia Ezkerralderako sarbideak
  • Labe Garaia lehengoratzea (proiektua idaztea)
  • Proiektu osagarriak
  • Labe Garaiko Jardueren Kudeaketa

 Jarduera horien guztien helburua da euskal kultura-ondare izendatutako monumentuaren babesa, kontserbazioa eta balioa bermatzea. 

Lan horietarako, Sestaoko Udalak 400.000 euroko diru-laguntza jasoko du aurten, eta 2 milioi eurokoa datorren urtean.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko