Berriak
Eu

Euskadiko ekonomia hazi egin da bosgarren hiruhilekoz jarraian

2011.eko irailak 13

Euskadiko ekonomia hazi egin da bosgarren hiruhilekoz jarraian

Eustaten arabera, euskal ekonomia % 0,8 handitu da apirila eta ekaina artean, eta hiruhileko hazkuntzari dagokionez, % 0,2koa izan da.

Munduko ekonomiaren egoera orokorra ahul dagoen arren, hiruhileko kontuen datuen arabera, Euskadiko ekonomiaren egoera Espainiakoarena baino hobea da.  Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan du hazkunde erritmoa % 0,8 eta % 0,9 artean «egonkortu» dela.

Aguirrek azaldu duenez, 2011. urtearen hazkunde aurreikuspenaren (% 1,4) azterketak «beherako joera» izango duela uste dute. Gainera, adierazi du egoera  «zaila» dela. Dena den, esan du Eusko Jaurlaritza eta eragile ekonomikoak gauzak ondo egiten ari direla eta bide onetik doazela, eta horri esker, etorkizuneko erronkei beste ekonomia batzuek baino hobeto egingo dietela aurre.

Gobernu Kontseiluaren ondoren Lehendakaritzan (Vitoria-Gasteiz) egindako prentsaurrekoan, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak egoera ekonomikoa «zaila» dela adierazi du. Dena den, aitortu du Eusko Jaurlaritza eta eragile ekonomikoak gauzak ondo egiten ari direla eta bide onetik doazela, eta horri esker, etorkizuneko erronkei beste ekonomia batzuek baino hobeto egingo dietela aurre.  

Lurralde historikoak aintzat harturik, BPGaren emaitza Bizkaian izanda onena, % 0,8 urte arteko igoera izan baitu; ondoren Gipuzkoak (% 0,7) eta azkenik Arabak (% 0,6) jarraitu diote.  

Sektoreka, industriak jarraitzen du euskal ekonomiaren sektorerik dinamikoena izaten, urte artean % 3,3 hazi baita, eta zerbitzuen sektoreak, % 1 hazi dena. Hala ere, eraikuntzaren sektoreak % 5,6 egin zuen behera azken urtean.

Euskadik oinarri teknologiko garatuagoa sortzeko gai izan da, zientzia, teknologia eta berrikuntza sare trinkoago batekin, eta horrek «lehiakorragoak izaten lagundu digu». Hala, Euskadiko enpresen sarea «hobeto dago egituratua» gaineratu du, eta azaldu du horrekin prestakuntza maila eta gaitasun tekniko handiagoa dugula, ezagutza eta berrikuntza nahikoa sortzen ahalbidetzen baitigu, merkatu globalean lehiatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.09.13)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-09-13n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)