Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak herritarrei informazioa emateko kanpainekin eta abisu-sarearekin zerikusia duen hitzarmen bat izenpetuko dute (Gobernu Bilera 2021-10-26)

2021-10-26
  • Hitzarmenean SEVESO istripu larrien zuzentarauan inplikatutako enpresa kimikoen arduradunek ere parte hartuko dute
  • Herritarrei abisuak emateko sarea osatzen dute substantzia arriskutsuak tartean direla gerta litezkeen istripu larrien aurrean biztanleria ohartarazteko sirenek eta megafonia finkoak

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Segurtasun Sailak, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak (AVEQ-KIMIKA) eta Dekitra SA, Hernaniko Elektrokimika SA, Hexion Specialty Chemicals Ibérica SA, General Química SAU eta Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresek izenpetuko duten lankidetza-hitzarmenari. Hitzarmena arrisku kimikoarekin lotuta biztanleriari zuzendutako informazio-kanpainak antolatzearekin eta larrialdi-kasuetarako abisu akustikoen sarea mantentzearekin lotuta dago. Sare hori oinarritzen da sirenak eta megafonia finkoa instalatzean substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien arriskua kontrolatzeko. 

Euskadiko administrazioak bere garaian alerta eta kontrol ekipamenduen sare bat eskuratu eta instalatu zuen kanpoko larrialdietako planei erantzun ahal izateko, baina orain babes zibilaren arloko larrialdi bat eragin dezaketen jardueren titularrek instalatu eta mantendu behar dituzte, euren kontura, gerta litezkeen larrialdien eraginpeko biztanleriari zuzendutako alarma-seinaleen sistemak, Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legean jasota dagoen bezala. 

Horrela, AVEQ-KIMIKA izango da, inplikatutako enpresen izenean, sistema mantentzeko zerbitzuen eskaintzaren eta kontratazioaren kudeaketaz arduratuko dena, Eusko Jaurlaritzarekin adostuta.

Horrela, asmoa da Eusko Jaurlaritzaren eta enpresa kimiko jakin batzuen arteko lankidetza antolatzea biztanleriari zuzendutako abisu akustikoen sistemaren egoera operatiboaren kudeaketan eta mantenimenduan, bai eta horren jarraipen teknikoa egitea ere.

Hauek dira Euskadin sirenez eta megafonia finkoz ostatutako instalazioak dituzten herriak: Santurtzi, Muskiz, Zierbena, Abanto eta Zierbena, Hernani eta Lantaron.

 

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-10-27

    Pertsonen babesa azpimarratzeaz gain, diseinuak aurreikusi behar du ingurumen-kalte guztiak minimizatzea, denbora laburrean leheneratu badaitezke, adibidez, gertaturiko klima-gertaera batek eragindako kalteak gertatzen badira eta aurreikuspen orotatik kanpo badaude, segurtasuna indartuz, baita arau-marjinaren gainetik ere, etorkizunean aldaketak egingo direla aurreikusita, industria-plantek luzaroan iraungo dutela bermatzeko.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-10-27

    Hacer hincapié también además de la protección de personas, el diseño debe de prever minimizar todo daño ambiental restituible en muy poco tiempo si se dieran afecciones por ejemplo por un evento climático sobrevenido y fuera de toda previsión reforzando seguridad incluso por encima del margen normativo en previsión de cambios futuros para asegurar futuro que dure largo tiempo de las plantas industriales.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko