Berriak Segurtasuna

Abadiñon, Atxarten, istripua izan duen eskatzaile bat erreskatatu dute

2021-10-23

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Abadiñon, Atxarteko harrobian, eskalatzen ai zen gizon bat erreskatatu dute gaur eguerdian. Dirudienez, gizona zintzilik, lotuta eta arnesa eta kaskoa jarrita geratu da.

Gertaeraren berri lagun batek eman du gaur, larunbata, arratsaldeko ordu bat eta erdiak aldera, 112 SOS DEIAK zerbitzura deituta jakitera eman baitu zaurituak min hartu duela hanka batean istripuaren ondoren. Abadiñoko Atxarteko harrobira Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko talde bat agertu dira, eta eskatzailea zegoen lekutik atera dute.

Ertzaintzaren helikopteroak eraman du istripua izan duen gizona, 45 urtekoa, Iurretara, eta bertan zain zuen anbulantziak eraman du gero Galdakaoko ospitalera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko