Berriak Segurtasuna

1.404 pertsona aurkeztu dira Euskadiko udaletan hutsik dauden plazak betetzeko Udaltzaingoko bitarteko langileen lan-poltsan sartzeko

2021-10-23
  • Helburua da udalei lan-kolektibo horretako lanpostu hutsak arintasunez eta eraginkortasunez betetzen laguntzea

Gaur goizean 1.404 pertsonak aurkeztu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Euskadiko Udaltzaingoko bitarteko laguntzaileen lan-poltsa osatzeko abian jarri duen hautaketa eta formakuntza prozedura. Helburua da Euskadiko udalei, batez ere txikiei, hutsik dituzten plazak berehala bete ahal izateko pertsona prestatuak eta gaituak izaten laguntzea.

Hautaketa-prozedura oposizio-sistemaren bidez egingo da, eta ezagutzak neurtzeko probak eta ariketak egingo dira, bai eta nortasuna ebaluatzekoak eta psikoteknikoak ere. Proba horiek gainditzen dituztenek lanpostuari dagokion prestakuntza espezifikoa jasoko dute, eta hori gainditzen dutenean, bitartekoen lan-poltsetan sartuko dira. Akademiak urtea amaitu aurretik jarriko ditu lan-poltsa horiek Euskadiko udalen eskuetan.  

Hautaketa-prozedura honetan 2.395 pertsonak eman zuten izena, eta horietatik 1.404 pertsonak egin dute lehenengo probak. 1.404 pertsona horietatik 967 (% 68,87) gizonezkoak dira eta 437 (% 31,13) emakumezkoak. Gehienak Euskadikoak dira (Araba 139, Bizkaia 967 eta Gipuzkoa 286).

UDALTZAINGOKO LAGUNTZAILEEN LAN-POLTSA

Horrez gainera, goizean bertan, 12:30ean, Barakaldoko BECen bertan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak abian duen Udaltzaingoko laguntzaileak hautatzeko eta prestatzeko prozedurako ezagutza-proba egingo da. Proba horretan 824 pertsonak parte hartuko dute: 555 (% 67,35) gizonezkoak dira eta 269 (% 32,65) gizonezkoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak