Euskadik eta Gaztela eta Leonek lankidetza protokoloa berrituko dute

2021-10-25
  • Garamendi eta Ibañez Sailburuak Gasteizen bildu dira akordioaren xehetasunak ixteko

Euskadiko eta Gaztela eta Leongo gobernuek Iñigo Urkullu lehendakariak eta Alfonso Fernandez Mañueco presidenteak laster sinatuko duten bi autonomia erkidegoen arteko Lankidetza Protokolo Orokorraren xehetasunak amaitu dituzte. Bi erkidegoek 2012an sinatutako protokoloa berritu eta egungo egoerara egokitu dute, interes komuneko hogei arlo baino gehiagotan lankidetzan aritzeko.

Olatz Garamendi Landa Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak eta Angel Ibañez Gaztela eta Leongo Juntako Presidentziako Sailburuak bilera egin dute gaur Gasteizen, interes komuneko jarduerak egiteko ahaleginak bateratu nahi dituen akordioaren alderdi nagusiak zehazteko. Bileran Jesus Peña Lehendakaritzako idazkari nagusiak eta Gaztela eta Leonen bere homologoa den Santiago Fernandezek ere parte hartu dute. Bi gobernuek hainbat arlotan elkarlanean jarraitzea adostu dute, besteak beste larrialdietako osasun arretan eta osasun garraioan, koordinazio soziosanitarioan, babes zibilean, hezkuntzan, berdintasunean, azpiegituretan, industria eta ikerketan, ingurumenean eta lehen sektorean, bai eta bi erkidegoetako herritarrentzat interesgarriak diren beste gai batzuetan ere.

Bi gobernuek “pozgarritzat” jo dute mugakide diren erkidegoen arteko lankidetzari eutsi diotelako. Lankidetza horrek Arabako Foru Aldundiaren eta Burgosko Diputazio Probintzialaren arteko lankidetza osatzen du, Trebiñuko biztanleei zerbitzuak emateko baldintza hobeak lortzeko joan den apirilaren 24an sinatutako elkarlan akordioari jarraiki. Garamendi Sailburuak horrelako lankidetza ekimenen garrantzia azpimarratu du, “lurralde mugakideetako herritarren arreta, zerbitzuak eta, azken batean, bizi-kalitatea hobetzeko dugun arduran eraginkorragoak garelako”.

Garai global hauetan, “lurraldeen arteko lankidetza funtsezkoa da erakundeen eta herritarren erronka eta behar berriei aurre egiteko eta horiei erantzuteko”, azpimarratu du Jaurlaritzako Sailburuak. Garamendiren iritziz, akordio honen garrantzia zerbitzuak modu eraginkorrean eta praktikoan ematearen alde elkar ulertzeko gaitasunean datza, lurralde-inguruabar bakoitza errespetatuz. “Beste ezeren gainetik, protokolo honek bi lurraldeetako pertsonen interesen alde batzeko zubiak sortzeko gaitasuna islatzen duela azpimarratuko nuke, zerbitzu gehiago eta hobeak jasoko baitituzte”, gaineratu du.

“Akordio honek erakutsi du elkar ulertzeko gaitasuna dugula herritarrei zerbitzuak eskaintzeko modu eraginkorrean eta praktikoan eskaintzeko, bakoitzaren lurralde-errealitatea errespetatuta. Beste ezeren gainetik, azpimarratuko nuke protokolo honek bi lurraldeetako pertsonen interesen alde zubiak sortzeko gaitasuna izan dugula, herritarrek Zerbitzu gehiago eta hobeak jasoko baitituzte”, nabarmendu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak